AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN BIGARREN DEIALDIA

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN BIGARREN DEIALDIA

drp-lq

Lehenengo deialdia bukatuta, aurrekontu osoA ez zen bukatu eta, diru honekin gazte projektuak eramateko helburuarekin, bigarren deialdi bat ireki da gazteok gure ideak aurrekontu partehartzaile hauen bidez aurrera eramateko. Oso denbora gutxi dago proposamenak aurkezteko (epea bihar bertan bukatzen bait da), baina aurkezteko prozesua oso erraxa da eta denbora gutxi eramaten du.

Esteka honen bidez egin dezakezua.

Lehenengo aldiz, Nafarroako Gobernuaren Kirol eta Gazteria Gaietako Institutuak (INDJ) 30.000 euroko aurrekontu bat onartu du modu parte hartzailean gestionatu dadin. Horrek ateak zabaltzen dizkigu pertsona gazteoi (14 eta 30 urte artekoak) interesgarrienak iruditzen zaizkigun proiektuak proposatu ahal izateko eta azkenean gurea hautatuetako bat izaten bada, aurrera eraman eta prozesu osoan (diseinua, gestioa eta ebaluaketa) parte hartu ahal izateko.

Horretarako, zuen proiektua INDJ-ra proiektua bidali behar duzue ondorengo web orrialdearen bidez, maiatzaren 11tik ekainaren 11 bitartean. Garrantzitsua da kontuan hartzea proiektuak aurkezteko unean: aurrekontuaren gutxienekoa 12.000€ izan behar dela eta gehienekoa berriz, 15.000 €.

Epemuga heltzean, Batzorde ebaluatzaile batek hautatuko ditu baldintzak betetzen dituzten proiektuak eta jarraian, epe bat zabalduko da proiektuen bozketa herrikoia egiteko, ekainaren 16tik 23ra bitartean.

Hona hemen dokumentazioa beharrezko informazio guztiarekin: epeak, datak, parte hartzeko moduak, bozkatzeko epeak etab.

Jadanik ideia edo proiekturen bat bururatu bazaizu baina aurkezteko moduari edo haren bideragarritasunari dagokionez zalantzak badituzu, Jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu!

Close