MIRA, SENTITU, SEDUCE, GOZATU...

MIRA, SENTITU, SEDUCE, GOZATU…

SANFERMINETAN OSASUN SEXUALARI BURUZKO KANPAINIA

Duela hainbat urtetik hona Hiesaren Kontrako Batzorde Hiritarretik eta Nafarroako Gazte Kontseilutik sustatuz gabiltzan Sanferminetako Sexu Osasunaren kanpaina, aurten gainera Iruñeko Udalaren babesarekin garatuko duguna, sexualitatearen inguruko begirada zabal batean oinarritzen da, genitalen eta koitoaren edonolako ideiez haratago, arreta hain zuzen gure sexualitatea bizitzeko orduan hain garrantzitsuak eta erabakigarriak diren beste elementu batzuetara eramanez, alegia lotura afektiboak, desioak, fantasiak, beldurrak, etab.

CARTEL_COMI-CNJ A3 plus 2017

Era berean, sexualitatea beste pertsona batzuekin partekatzeko plazer, afektibitate, komunikazio eta, azken batean, garapen pertsonalerako iturri modura ulertzen dugu. Hurrengo bideoan, atzo egindako prentsaurrekoa eta kanpainaren laburpena ikus ahal dezakezua:

Eta, honetaz gain, Diario de Noticias egunkariak albistea argitaratu egin du. Eta hementxe banaketan ibili ginen taldearen irudi batzuk:

Horrekin guztiarekin, erotikaren lanketa sustatu nahi duen kanpaina hau egitera gatoz, horrela beste pertsona batzuekin partekatzeko komunikazioa, harremanak eta topaketak hobetzeko asmoz, jaietako esparruan eta, zehazki Sanferminetan, sexu harremanen arloan prebentzio neurriak hartzeko garrantzia bultzatuz.

Aurten kanpaina sendotu nahi izan dugu, jaietan haren edukia, hedapena eta presentzia nabarmenduz; horretarako bilerak ospatu ditugu Sanferminetan jardunean aritzen diren eta kanpaina babesten jadanik urteak daramatzaten organismo eta plataforma ezberdinekin.

Kanpainak ondorengo elementuak hartzen ditu barne:

  • Prebentzio materiala (preserbatibo maskulinoak, femeninoak eta lubrifikatzaileak).
  • Kartelak.
  • Txapak.
  • Preserbatiboa, lubrifikatzailea eta txartelak daramatzaten txartel-zorroak.

Ideia da nahi duen pertsona orok prebentzio materiala dohainik eskuragarri izatea. Beraz, badakizue, goian ikusten duzuen irudia tabernaren batean ikusten baduzue, bertan antisorgailuak dituztela esan nahiko du eta doain eskuragarri daudela.

Close