URRIAK 21 - KONTSEILUKO 30. BATZAR OROKORRA

URRIAK 21 – KONTSEILUKO 30. BATZAR OROKORRA

Eguna ailegatzear dago: urriaren 21ean Kontseiluko 30. Batzar Orokorra ospatuko dugu. Beti izaten da hau oso egun garrantzitsua, baina aurten, Kontseiluko Dekretu berriari ekarpenak eta onarpena emango diogula jakinda, are garrantzitsuagoa. Honetaz gain, elkarte berriei ongi etorria eman, Batzorde Iraunkorrera kide berriak sartu eta guztiok elkar ikusteko aukera paregabea izango dugu.

Urte honetako nobedadea elkarte kideek urriaren 04an tailer partehartzaile bat izango dugula da, Dekretuari proposamen eta idei berriak batzeko. Dena den, ordura arte ezin baduzu itxoin eta zure ekarpenak orain plazaratu nahi badituzu edo zure lagun edo elkartekide artean ezagutarazi nahi baduzu, bota begirada bat hurrengo sarrerari.

Beraz, bi dira apuntatu beharreko datak:

  • Urriak 04 (asteazkena): elkarte kideentzako tailer partehartzailea Kontseilua berritzeko proposamenak aurkitzeko.
  • Urriak 21 (larunbata): 09:30etatik 14:30etara Batzar Orokorra.

Gogora ezazue akreditazio orria urriaren 19a baino lehenago bidali behar diguzuela eta Batzorde Orokorrerako pertsonaren bat aurkeztu nahi baduzue kandidatura orria irailaren 28a baino lehenago.

Hementxe duzue dokumentazio guztia deskargatu ahal izateko:

Den-dena info@cjn-ngk.org helbidara bidali ahal diguzue. Beste urteetan gertatu den bezala, espero dugu aurten ere hemen gutako askok elkartu ahal izatea eta guztion artean Kontseiluaren hurrengo pausuak erabaki ahal izatea. Mila esker eta laister arte!

Close