Erredakzio Gaztea

Jadanik hilabete batzuk joan dira adierazpenerako eremu berri bat, “Erredakzio Gaztea”, abian jarri zenetik, eta gaur egun eremu hori zuei ezagutzera emateko moduan aurkitzen gara, izan ere, aurrerantzean sortzen dugun guztia bertan argitaratuko dugu.  Horrela, Nafarroako Gazte Kontseiluaren (CJN-NGK) nahia da eremu bat eskaintzea, gazteriaren iritzia bistaratzeko eta ERREDAKZIO GAZTEAhorrek merezi duen tokia izateko, zeren komunikabidetan oro har ez zaio eman izaten behar adinako tartea, ezta denbora ere.

Gizartearen multzoa bezala, gazteria eta haren iritziak askotarikoak dira, horregatik “Erredakzio Gaztea” eremuko argitalpenak ere halakoak izango dira. Iritzi eta ikuspuntu pertsonalak izango dira, beraz, CJN-NGK erakundeak ez du zertan ados egon
beharrik haiekin, eta inolako kasutan ez dute ordezkatuko CJN-NGK erakundearen posizionamendu ofiziala gai zehatzen baten inguruan. Iritzi askeko eremu bat izango da, helburua gazteriaren multzoari ahotsa ematea izanik.

“Erredakzioa” Ane (18 urte), Cris (25), Maria (28), Sara (18) eta Ibai (28) osatzen dugu, azken finean, gure egunerokotasunean eragiten gaituzten gaietan inplikatuta eta interesatuta gauden gazteak gara, helburutzat izanik horien inguruko iritzia ematea, gazteriari interesatzen zaizkion berriak bistaratzea edota gauza biak. Bai gaiak eta bai argitalpenen formatua halaber “Erredakzioan” ados jarrita erabakitzen dira.

Proiektua interesgarria iruditzen bazaizu eta zure ustean ekarpenik egin bazenezake edo kolaboratzeko gogorik baduzu, jarri gurekin harremanetan! 680 666 877 - asociacionismo@cjn-ngk.org

Close