Lan-Taldeak

Solasaldi Egituratuaren Mandatua

Izena emateko modua

Izena eman dezakezu rsyrbu@cjn-ngk.org korreora idatziz.

Elkarrizketa Egituratuaren enbaxadaren definizioa

Elkarrizketa Egituratuaren enbaxadak, Europar Batasuneko gune ezberdinetatik sortzen diren gazteen partaidetzarako eremuak dira, eta horien helburua da gazteontzat interesgarriak diren gai europarren inguruko proiektuak, ekimenak eta eztabaidak sortzea.

Bi helburu nagusi ditu:

  • Elkarrizketa eremuak sortzea, gazteriaren eta politika arloko pertsona erabakigarrien artean, maia lokalean, autonomikoan edo europarrean.

  • Nafarroako pertsona gazteen iritzia jasotzea, Gazte Kontseiluarekin batera, gai eta gomendio europarren inguruan.

Elkarrizketa Egituratuaren Enbaxada batean partaide izateko baldintzak

  • 16 eta 30 urte arteko adina izatea.

  • Ohiko egoitza Nafarroan izatea.

  • Elkarrizketa Egituratuaren Zikloko jarduerak eta ospakizunak garatzeko motibazioa eta gogoa izatea.

Enbaxada osatuko duten pertsona gazteen ardurak

  • Elkarrizketa Egituratuaren zikloetan programatuta dauden ekintzak, maila lokalean eta autonomikoan.

  • Parte hartzea eta motibatzea.

  • Koordinatzeko orduan Gazte Kontseiluarekin harremanetan mantentzea.

  • Ahalduntzeko antolatzen diren prestakuntzetan parte hartzea.

  • Antolatzea, nahi izan ezkero, Elkarrizketa Egituratuarekin edo europar gaiekin lotutako ospakizunak maila lokalean.

  • Enbaxada osatzen duten pertsonek erabakitzen duten beste edozein.

Nafarroako Gazte Kontseiluaren erantzukizunak

  • Enbaxadarekin koordinazioa eta esperientzien trukea erraztea.

  • Laguntza logistikoa ematea, ahal duen neurrian, enbaxadaren eguneroko funtzionamendurako. Honek eremu bat eskatzen du nahi dutenean Kontseiluan elkartu ahal izateko.

  • Enbaxadak antolatzen dituen ekintzen hedapena bultzatzea.

  • Euren jarduera egiaztatzea, Elkarrizketa Egituratuaren enbaxada osatzen dutenen egiaztagiriak direla medio.

  • Harentzat posta elektronikoaren helbide bat, web gune bat eta Sare Sozialetan profil bat erabilgarri jartzea.

  • Estaltzea, aukera ekonomikoen arabera, enbaxadaren jardueretatik eratorritako gastuak.

  • Elkarrizketa Egituratuaren jardueratik eratorritako ondorioen edo emaitzen hedapena.

Martxoaren 8ko mahaia

Mahai hau 2015ean sortu zen; hasiera batean, berdintasunaren aldeko elkarte ezberdinak koordinatuta jardueraren bat diseinatzeko asmoz. Gure lehenengo urratsak Buenos Tratos, Kattalingorri, UPNA-ko Berdintasunaren Unitatea eta Lamias elkarteekin eman genituen. Urte horretako Emakume Langilearen Egunerako Pankarta antolatzeaz gainera, gure asmoa izan zen jarduera eremu honetako beharrak era hutsuneak asebetetzea eta horiek modu koordinatuan estaltzen ahalegintzea (horrela erakunde ezberdinen jarduerak gainjartzea saihestuz).

Gaur egun Mahai honen ibilbidea etenaldian aurkitzen da, baina lehenbailehen berriro jardunari ekingo diogulakoan gaude eta, noski, ideiak edo ekimenak ezagutzera eman nahiko lukeen edozein pertsona edo kolektibo erabat ongietorria izango litzateke!

Aisiarako eta Denbora Librerako Mahaia

Mahai honen asmoa da behar komunak antzematea eta ekintza komunen bat antolatzeko eta koordinatzeko aukera bilatzea. Oraingoz, ideia nagusia izan da plataforma bat eratzea, baliabideak eta materialak elkarbanatzeko, elkarte ezberdinak elkarrekin partekatzera bultzatuz. Gainera, prestakuntza arlo komunak aurkitu nahi genituzke, zuzenean behar horiek asebeteko lituzketen ikastaroak edo tailerrak diseinatu ahal izateko. Oraingoz topaketa bat ospatu dugu eta hurrengoa datorren apirilaren 9rako programatuta dago, beraz, aisia eta denbora librea jorratzen dituen elkarte batekoa bazara eta zure elkartearen antzekoak ezagutu nahi badituzu… jarri gurekin harremanetan!

Hona hemen lehenengo bileran adostutako hitzarmenak dakartzan Akta!

Denbora Libreko Eskolen Mahaia

Mahai honen inguruan bildu ditugu gaur egun Nafarroan jardunean ari diren Aisia eta Denbora Libreko 7 Eskolak, eskuartean dituzten zailtasunen inguruan bateratze-lana egiteko eta guztien arazoak berdinak diren edo ez aztertzeko eta bakoitzak bere arazoak ebazteko praktikatu beharko lituzkeen formulak identifikatzeko. Eskolak ondorengoak dira: Urtxintxa, Lurberri, Nicasio Landa (Gurutze Gorria), Alarca eta Saioa.

Eskola hauen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, “Red de Entidades Amigas”/“Erakunde Lagunen Sarea” atalean aurkituko duzue.

Gozamenez-Con Mucho Gusto

Sexualitatearen inguruko programa komunitario bat da; Kontseilua bertako erakunde partaide bat gehiago da, abian jarri duen Koordinakundearen baitan; sexualitate integrala eta integratzailea, anitza eta irekia dugu hizpide, murrizketetatik urrunduz aniztasunaren, zentzumenen bidezko gozamena, gure gorputzak ezagutzea eta gure gorputzak maitatzea defendatzean dituena... alderdi horiek bizitzeko modua oso garrantzitsua da pertsonen garapen orekatua eta globala zaintzeko orduan. Bertan, Kontseiluaz gainera, partaide dira ondorengo elkarteak: SARE, Hegoak, Kattalingorri, Comisión Ciudadana AntiSida eta CAM Andraize (horien inguruko informazio gehiago Red de Entidades Amigas/Erakunde Lagunen Sarean).

Unibertsitateko Ordezkarien Bilera

Bilerak ospatu ditugu unibertsitate bietako gazteria ordezkatzeko plataformekin: UPNA-ko Ikasleen Kontseilua eta UNAV-eko Ikasleen Ordezkaria. Hasteko, horietako bakoitzarekin bilera bat ospatuko dugu, jarraian bilera komunak ospatzera pasatuz, proiektu eta ekintza komunak bilatzeko asmoz.

Espainiako Gazteriaren Kontseiluko Talde Eraginkorrak

Espainiako Gazte Kontseilua, gazteriaren elkartasun mugimendua eratzen duten erakundeen eta organizazioen koordinaziorako, solasaldirako, prestakuntzarako eta elkarlanerako gunea izango litzateke.

Beraz, gogoetarako, elkarlanerako, prestakuntzarako, Estatuko botere publikoekin eta erakundeekin solasaldia bultzatzeko, gazteriaren mugimendu antolatuaren esperientzia sistematizatzeko eta jarduerarako kanal eta bide berriak zabaltzeko guneak eskaintzen ditu. Bertako talde eraginkorretako batzuk dira: Hezkuntza, Erasmus+, Emakume Gazteak, Mendebaldeko Sahara, Enplegua, Sexu Aniztasuna…

Close