Ohiko Galderak

  • Nola funtzionatzen du Kontseiluak?
    Labur-labur, azalpen orokorra eginez, Kontseilua Batzordeko erabakien arabera jarduten da (Batzordea eratzen dute Kontseiluko elkarte jubenilek eta gazteek). Helburu horiek betetzeko, Batzorde Etengabeak jarraipena zaintzeko erabakiak hartzen ditu, Talde Teknikoarekin koordinatzen da, etab. Batzordea eratzen dute Kontseiluko elkarte kideetako ordezkariek. Gazteriaren Kontseiluko Batzordea izango litzateke. Amaitzeko, Talde Teknikoarekin topatzen gara, arlo zehatzetako pertsona aditu kontratatuek eratzen dutena, eta jorratzea dagozkien arloak dira: osasuna, asoziazionismoa, berdintasuna… Kontseiluko jarduera nagusiez arduratzen dira, betiere ikuskaritzapean eta Etengabeko Batzordearekin eginiko koordinazio jarraituaren menpean.

    Dena den, informazio gehiago behar baduzu, zoaz “El Consejo”/”Kontseilua” atalera, bertan aurkituko duzu guztiaren inguruko azalpen zehatza!

  • Zer eskaintzen dit Kontseiluak?
    Galdera zailak egitea hautatu duzu, ezta? CJN-NGK baliabide eta zerbitzu ezberdinak eskaintzera dator, zure egoeraren arabera: 

    – Gazte bezala bazatoz, elkarte bat eratzeko orientabidea eskaini diezazukegu, baita Europar Batasunak eskaintzen dituen zerbitzuetarako eta baliabidetarako aholkua ere (esaterako Europar Boluntariotzaren Zerbitzua, Erasmus +); bestalde, enpleguaren eta Berme gaztearen inguruko informazioa eman diezazukegu. Hori horrela, agian da zure asmoa gazteriarentzat interesgarria izan litekeen ideia bat azaltzea (aldarrikapenak, baliabide berritzaileak… edo besterik gabe gazteen arloko ekintzari dagokiona) gure laguntzarekin abian jartzeko, dagozkion baliabideak bilatzeko, etab..

    Horrez gainera, etor zaitezke Laneko Mahai ezberdinetan parte hartzera, esaterako Berdintasunaren Mahaian, Aisia eta Denbora Librearen Mahaian, etab.

    Bestalde, aurten lokal berria zabaldu dugu eta bertan eskuragarri jarri ditugu ikasteko edota gure liburutegiko liburuak ezagutzeko aretoa (lanen baterako dokumentatu ahal izateko, besterik gabe prestatzeko edota gaiaren arabera interesgarritzat jotzen duzun liburu hori bilatzeko. Gure nahia da gazteriaren biltoki bat izatea, beraz, zatoz bertara!

    – Elkarte bezala bazatoz, diru-laguntzen deialdiak egiten lagundu zaitzakegu, edota baliabide berriak bilatzen. Gainera, zure profil bereko elkarteekin harremanetan jartzen lagunduko genizuke edota zure elkarterako boluntario berriak bilatzen; eta, nola ez, atea zabalduko genizuke zure elkarteak ere web orrialde honetan tarte bat izateko. Bestalde, ikastaroen, tailerren eta prestakuntzen inguruan informazioa emango genizuke; halaber aholkularitza eskaintzen dugu elkarteentzat; laguntza emango genizuke sexualitatea, drogamenpekotasunaren prebentzioa, berdintasuna eta tratu egokietako harremanak bezalako arloetan.

    Nobedade bezala, aurten lokal berria estreinatu dugu, areto bat eta liburutegi bikaina barne hartzen dituena; bertan jarduera berrien inguruan dokumentatu ahal izango zara edo bestela zure elkartearekin bildu. Aprobetxatu aukera!

    Baina, zer nahi duzu esatea? Onena da hurbiltzea, zure jakin-mina edonolakoa dela ere, zure zalantzak zuzenean argitzea, beraz: Animatu eta zatoz guregana!

  • Nola finantzatzen gara?
    Gazteriaren Kontseiluko finantzazioaren bloke handiena Nafarroako Gobernuko aurrekontuen bidez eskuratzen dugu, izan ere, zenbateko bat esleitzen zaio Kontseiluari urtez urte. Noski, honek suposatzen du urte batetik bestera aurrekontua erabat aldatu ahal zaigula. Esleipen hori osatzen dugu proiektuak aurkeztuz Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuan, laguntzak beti eskaintzen ez badizkigu ere. Edonola ere, beti baliabide eta diru-sarrera berrien bila gabiltza (Europar Batasunak eskaintzen dituen aukerak ere ustiatzen ari gara), beraz, agian laster eguneratu beharko dugu galdera honen erantzuna.
  • Kontseilua erakunde politikoa al da?
    Beno, ikus dezagun: gure ustean Kontseilua erakunde oso politikoa da baina ez da alderdikoia. Zer esan nahi dugu horrekin? Ba jorratzen ditugun gaiak (enplegua, etxebizitza, berdintasuna, hezkuntza, aisia eta denbora librea, osasuna…) gazteria eragiten duten gai politikoak direla. Horregatik gure jardueraren eta aldarrikapenen hein bat alderdi politiko ezberdinetara, Gobernuetara, eta abarrera zuzentzen da.

    Hala ere, oso garrantzitsua da argi eta garbi azpimarratzea ez garela alderdi politiko batekoak eta guztion artean berdin banatzea zaintzen dugula: biztanleria gaztearen eskubideak berdintasunez defendatzen ditugu alderdi guztien aurrean, guztion aldetik konpromiso berdinak eskatuz. Kontseilu bezala, agendarekin eta lortu beharreko helburuen zerrenda propioarekin kontatzen dugu, eta horietako asko alderdi politikoen onarpenaren eta erantzukizunaren mendean daude, baina Kontseilua bere kabuz moldatzen da eta biztanleria gaztearen eskubideak defendatzeko aritzen da jardunean.

    Horregatik esaten dugu “erakunde oso politikoa garela baina ez alderdikoia”. Azalpena modu ulergarrian eman dugulakoan gaude.

  • Zein gai jorratzera dator CJN-NGK?
    Hasiera batean, gazteriarentzat interesgarriak diren gai guztiak jorratzen ditugu eta horiek dira…gai guztiak! Beraz, guztiongana iristea ezinezkoa denez (atsegin izango genukeen arren), une honetan jardunean ari diren gure Lan-Taldeak hauek dira: Aisia eta Denbora Librea, Berdintasuna, Osasuna eta Aisia eta Denbora Libreko Eskolak. Interesatzen zaizun gaia beste bat bada, atseginez jarriko dugu abian Lan-Talde berri bat edota ideia berri bat, oraindaino jorratzea ezinezkoa izan den horri helduko diona. Etorri beldurrik gabe eta ekarri zure proposamena!
  • Nola izan CJN-NGK-ko partaide?
    Nahi duzun eta ondo datorkizun moduan: Lan-taldetako batekin elkartu zaitezke; edota hurbildu eta jarduera zehatz batean lagundu dezakezu (aldizka lagunduz edota dinamizatuz eta antolatuz); halaber besterik gabe etor zaitezke edo bestela interesatzen zaizun gaiaren inguruko informazioa eskatu; gure jarduerak hedatzen lagundu gaitzakezu (ahoz-aho edota gizarte-sareen bidez edo zuzenean gure ekitaldietako partaide izanik… eta, nork daki, agian gogoan duzun eta guk hemen oraindaino aipatu ez dugun modu horretan…! Beraz, edonola ere, zatoz zure proposamena egitera!
  • Nola jarri harremanetan CJN-NGK-kin?
    Modu ezberdinetan, beraz, jatetxeko menua bailitzan, hautatu gehien atsegin duzuna:
    – Telefonoz: 948 234 819 / 680 666 877
    – WhatsApp bidez: 680 666 877
    – Mail bidez: info@cjn-ngk.org
    – Zuzenean: Sangüesa Kalea, 30, 4. pisua (Iruñeko Gazteriaren Etxean).

 

 

 

 

Close