#Bir+NGK

Bir-Pentsatu, Bir-Diseinatu, Bir-Irudikatu... Gazteriaren Kontseilua!

Jadanik bideoa ikusi baduzu (eta hala ez bada, ikustera animatzen zaitugu, zeren bertan aurkituko duzu honen guztiaren azalpena), prozesu hau guztia martxan jartzeko arrazoiak eta lortu nahi ditugun helburuak ulertu badituzu. Lanean hasteko eta Kontseilua hobetzeko dauzkagun ideia guztiak botatzeko unea heldu da. Hori egiteko moduetako bat ondorengo galdeketa betetzean datza:

Inkesta

Denbora gutxirekin bazabiltza, halaber zure ideiak eta iradokizunak igorri ahal dizkiguzu posta elektronikora: info@cjn-ngk.org eta guk Mahai Teknikora eramango ditugu, gainerako guztiekin batera baloratzeko.

Bestalde, udan eta udazkenean zehar tailer ezberdinak egingo ditugu Nafarroa osoan zehar, horietara bertaratzean ere zure iritzia emateko aukera izanik. Difusioarekin lagundu nahi badiguzu edo bitxikeria baduzu, hemen daukazu prozesua azaltzeko sortu dgun triptikoa PDF formatuan.

Amaitzeko, hona hemen dokumentazio sorta bat, Kontseiluak oraindaino izandako funtzionamenduaren inguruan sakontzeko baliagarria gertatu ahal zaizuna, baina jakin dezazula EZ dela beharrezkoa irakurtzea galdeketa betetzeko edota ekarpenak egiteko.

Close