"Gritos contra el muro"

"Gritos contra el muro"

“Gritos contra el muro”

Gritos Contra el Muro

Sahara toki ahaztu bat da. Zuzenean ezagutu aurretik hori pentsatzen nuen eta orain berretsi egin dezaket itzuli naizenean. Espainiako Gazte Kontseiluko ordezkaritzarekin batera joateko zortea izan nuen, Tindufeko errefuxiatu-esparruetara bidaia egin zuenean. Gure hango helburua zen herri sahararrak egunez egun bizi izaten duen errealitatea ezagutzea eta elkarte, gazte talde ezberdinekin hala nola Gobernuarekin biltzea. Pertsona errefuxiatuekin batera bizi izan ginen.

Esparruetako jendearekin hitz egiteko aukera izatean, Espainiako Gobernuarekiko euren haserreaz ohartu nintzen, haren traizioa jasan izan dutela sentitzean. “Espainiako hiritarrak izan ginen. Inbaditu egin gintuzten eta gurekin ahaztu egin ziren. Inolako unetan, Espainiak esfortzu txikienik ez du egin herri sahararraren alde. Gure seme-alabak esparruetan jaio izan dira, ez dute besterik ezagutzen. Horien itxaropena da gure lurrera itzultzea…” esaten zidan haietako batek.

Intentsitate handikoa izan zen “Gritos contra el muro” gazteen plataformarekin ospatutako bilera bat. Bere helburua da gazteria sahararra horretaz ahanztea Lotsaren Pareta izendatuz. 2.000 km baino gehiagoko hedadurarekin, estalitako lurralde librea bereizten du. Bertan, 100.000 soldadu marokoar, mina esparruekin babestuak, sahararrak antzinako Mendebaldeko Saharako lurraldera itzuli ahal izatea eragozten dute. Nola liteke oraindik XXI. mendean, hemendik 2 ordu baino gutxiagora, gatazka hain larria eta aldi berean hain ezezaguna jasaten jarraitzea? Han egoteko aukera izan nuen, zutik, hondarrezko hedadura zabalean, soldaduak fusilarekin nola apuntatzen ninduen begira eta aurrean mina-esparrua aurkitzen zenaren jabe, zeinetan errefuxiatuek eta artzain nomadek euren kideak edo euren bizitza bera galduko zituzten, gurekin solastu ziren biktimen eta familiakoen esanetan. Baina piztu egiten ninduen ikusteak gazteria sahararrak ez duela amore ematen, eta nolanahi ere dakien eta ahal duen moduan bere borrokarekin aurrera egiten duela, euren sinesmenak defendatuz.

Euren haserrea ukatu gabe, gure herrialdeko hiritarrenganako hurbilketa sentipen bat transmititzen ziguten, Saharako herriaren, boluntariotzaren, harrera familien, eta abarren aldeko elkarteei esker. Gazte Kontseiluek bat egin genuen horien oihuekin eta egoera bidegabe hau urratzeko ahalegina egin genuen. Aurrerantzean onartzen jarraitu egin behar al dugu Gobernuak ez entzunarena egitea, Marokoren erantzunaren beldur, horrenbeste denboran zehar mantendu izan duen erantzukizun historiko baten aurrean? Orain jardutea dagokigu, zerbait egiteko unea da.

Eduardo Alonso Arechaga

Nafarroako Gazte Kontseiluko Presidentea.

Close