Ikasleen eskubideak ez doaz oporretara

Ikasleen eskubideak ez doaz oporretara

Ikasleen eskubideak ez doaz oporretara

XI Escuela de Verano

CANAE ikasleen partaidetzarako prestakuntzaren alde dago eta bere XI. Udako Eskola ospatzera doa Toledon.

CANAE Ikasleen Elkarteen Estatuko Konfederazioak bere XI. Udako Eskola ospatuko du datorren uztailaren 27tik 31ra, Gaztela-Mantxako Toledo hirian. Prestakuntzarako heziketa honetan partaide izan dira Estatuko eremu ezberdinetatik zetozen hogeita hamar ikasle inguru, 14 eta 19 urte bitartekoak, gutxienez alderdi komun baten izenean: ikasleen partaidetzaren aldeko interesa.

Udako Eskolan bi prestakuntza mota garatu ziren: ikasleen partaidetzarako hastapen ikastaroa, ikasleen elkartegintza arloarekin lehenengo kontaktua izango luketen pertsonengana zuzendua; eta Ikasleen Federaziotako zuzendarien ikastaro bat, jadanik Ikasleen Elkartea osatzen duten eta ikasleen autonomia Federazio ezberdinetako Zuzendaritza Batzordetan integratzera doazen pertsonengana zuzendua.

Prestakuntzak metodologia ez formalen bidez garatu ziren, organizazioan esperientzia zuten pertsonen eskutik. Antolatzaileen esanetan, “prestakuntza ezberdinek Heziketa Sistemak baztertu egiten dituen eta ezagutzea ezinbestekoa den alderdiak jorratu zituzten". Horrela, tailer ezberdinen helburua izan zen ikasleak euren jardueraren garapenerako baliabide eta gaitasun ezberdinekin hornitzea, bai ikastetxetan eta bai Ikasleen Elkarteen Federazioan, azken batean, ikasleen eskubideak defendatzeko erabilgarriak izateagatik. Horrela, Heziketa Legeria, Planifikazioa, ikasleen partaidetzaren Esanahia, etab. bezalako edukiak jorratu ziren, izan ere, partaideen esanetan “ez dira erabilgarriak gertatzen soilik Ikasleen Elkarteen testuinguruan, oro har bizitzarako baizik”.

CANAE-ren prestakuntza ekitaldiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Espainiako Gazteriaren Institutuaren (INJUVE) diru-laguntza eskuratu zuen eta, horrez gainera, Toledoko Udalaren babesa jaso zuen, ekitaldiaren klausuran ikasleen partaidetza sustatzearen eta Ikasleen Elkarteen Estatuko Konfederaziotik garatzen den zereginaren aldeko bere interesa erakutsi zuenean.

Close