Trans despatologizaziorako nazioarteko eguna

Trans despatologizaziorako nazioarteko eguna

Trans despatologizaziorako nazioarteko eguna

Despatologización Trans

ESPAINIAKO GAZTE KONTSEILUAK GOBERNUARI ARAUDI BAT ERREKLAMATZEN DIO GIZA ESKUBIDERIK URRATZEN EZ DUTEN PERTSONA TRANSEXUALENTZAT

Gaur, urriak 23, ospatzen da Trans Despatologizazioaren Nazioarteko Eguna; Espainiako Gazte Kontseiluak (CJE) data hau aprobetxatu nahi du salatzeko gure herrialdeko legeriak pertsona transexualak estigmatizatu egiten dituela, gaixorik daudela esatean eta horien oinarrizko eskubideak argi eta garbi urratzean, horrela nazioarteko araudi ugariren konplimendua urratuz, esaterako Yogyartaren adierazpeneko printzipioak edota pertsonen identitatearekiko errespetuaren aldeko ebazpen europar ugariak.

Espainiako Gazte Kontseiluaren esanetan, egungo 3/2007 Legea, genero identitatearen legea bezala ezagutzen dena, transexualitatea gaixotasuna dela azpimarratzera dator. Ondorioz CJE erreibindikatzera dator araudi hori aldatzeko beharra, errespetua eta berdintasunezko tratua bermatuko dituen beste bati bidea emateko. Zentzu berean, Espainiako Gazte Kontseiluaren ustean ezinbestekoa da pertsonen autonomia defendatzea, euren gorputzaren inguruan erabakiak hartzeko orduan, besteak beste, bere bizi kalitatea bermatuko duten osasun publikorako prestazio ezberdinak eskuratzeko aukera emanez.

Bestalde, CJE bereizkeria eta erasoa saihesteko neurriak erreklamatzera dator. Azken alderdi honi dagokionez, azpimarragarria da Barne Ministerioak ez dituela behar bezala zenbatu izaten trans pertsonek jasaten dituzten erasoak eta, ondorioz, Espainiako Gazte Kontseiluak eskatzen du LGTBI kolektiboaren inguruko datuak banakatuak izatea, genero identitatea kontuan hartuta. Era berean, Espainiako Gazte Kontseiluak enplegu politika aktiboak eskatzen ditu sektore honetarako, jasan izaten duen lan-esparruko eta gizarte mailako esklusioarekin amaitzeko.

Azkenik, Espainiako Gazte Kontseiluak trans eta LGTB kolektiboen mobilizazioak eta eskariak babesten ditu, gaur bezalako egun batean giza dibertsitatea osatzen duten kide bezala euren eskubideak erreibindikatzera kaleratzean.

Close