GAZTERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

GAZTERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

DIA DE LA JUVENTUD

Gaur, abuztuak 12, gazteen nazioarteko eguna ospatzen da, goiburua izanik “El camino hacia 2030: erradicar la pobreza y lograr el consumo y la producción sostenibles”/ “Ibilbidea 2030erantz: pobreziarekin amaitzea eta kontsumo zein ekoizpen jasangarriak lortzea.

  • Helburutzat hartu ziren gazteriak pobreziaren kontra borrokatzeko betetzen duen zeregin garrantzitsua erreibindikatzea, egungo egoeraren baitan gizarte esklusioari eta pobreziari dagokienez arrisku handieneko kolektiboetako bat eratu izan arren.
  • Gazteen egun hau ONU-ren 2030 agendan barne hartzen da, lortu beharreko helburuak eta jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azalduz 2015ean onartuak izan zirenetik, horiek betetzeko epea 15 urtekoa izanik.
  • Consejo de la Juventud de Navarra-Nafarroako Gazteriaren Kontseilua erakundetik kanpaina bat jarri dugu martxan sare sozialetan, Nafarroako hainbat pertsona ospetsuren alderdi gazteena ezagutzera emateko asmoz.

Aurtengo Gazteen Nazioarteko Egunaren 17. urteurrena pobreziaren amaiera eta kontsumo zein ekoizpen arduratsuen aldeko apustua egitera dator. Dena den, hain zuzen 16-30 urte bitarteko biztanleria da bereziki pobrezia jasateko arrisku egoeran aurkitzen dena, horren inguruan argitaratzen doazen datu guztien arabera egiaztatu ahal izan dugunez.

Azkenekoan, Espainiako Gazte Kontseiluaren (CJE-EGK) Emantzipazio Behatokiko txostenean, behin-behinekotasunaren tasa % 73koa zen (16 eta 24 urte bitarteko pertsona gazteen artean), Nafarroan 2015eko azkeneko seihilekoan izenpetutako kontratuen % 95’5ekoa izanik. Datu horiek, zalantzarik gabe, erabat esanguratsuak dira.

Kontseilutik, Nafarroako hainbat pertsona ospetsuren alderdi gazteena ezagutzera emateko asmoz, martxan jarriko dugu sare sozialen bidez kanpaina bat, gure erkidegoko pertsona ospetsu ezberdinen gaztaroko argazkiz betea. Horrela agerian jarri nahiko genuke gazteria ez garela gizartearen etorkizuna, ezta iragana ere, aldiz orainaldia garela eta orainaldia dela hain zuzen gure potentzial guztiaren ekarpena egiteko unea. Gizarte baten bizi kalitatearen maila, ezinbestean, bizi baldintza egokiak dituen gazteriaren eskutik dator, gure bizitzako planen planteamenduak segurtasunez egiteko bermea lagun, migrazioaren edota gure familien mantenuaren egoerak planteatu beharrik izan gabe.

Close