Nafarroako Gazte Kontseiluko Erredakzio Gaztea

Nafarroako Gazte Kontseiluko Erredakzio Gaztea

Klasetan ikasitakoa praktikatuz zure lehenengo argitalpenak egiteko prest al zaude? Interesatzen zaizkizun eta zeuk hautatutako gaien inguruan idatzi nahiko al zenuke? Eta, zergatik ez berrikuntzak egin aurkezteko moduan?

Consejo de la Juventud de Navarra-Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan aukera bat eskaini zaigu Unibertsitateko Egunkarian erredakzio gune bat erabiltzeko, gazteriaren inguruko eta gazteriaren erabilerarako interesgarriak iruditzen zaizkigun berri guztiak argitaratu ahal izateko. Kalitate maila ahalik eta gehien zaintzeko asmoz, “Erredakzio Gazte” bat antolatzen gabiltza, 30 urtetik beherako pertsonek modu boluntarioan zuzenduko luketena.

Bestalde, Kontseiluan biziki atsegin dugu berrikuntzak egitea eta proiektuak garatzeko modu sortzaileak bilatzea, beraz, gure ustean hau beste aukera bat izango litzateke komunikatzeko modu berriekin esperimentatzeko: bideoak, blogak, kaleko ekintzak, irrati programak, sare sozialak…Ideia guztiak soberan ongi etorriak izango dira!

Bestalde, Kontseilu bezala baimenduta gaude ardurazko postuetako hainbat pertsonekin harremanetan jartzeko, elkarrizketak, galderak, etab. egiteko, gazteria eragiten duten galderen edo jakin-minen inguruan.

Erredakzioan parte izateko erraztasunak ematearren, pertsona bakoitzaren zirkunstantziekin egokituz eta malgutasunez funtzionatzeko modu bat proposatzen dizuegu: denbora gehiago eskaini ahal zaionean, gehiago; gutxiago eskaini ahal zaionean, ba gutxiago.

Zatoz Erredakzioan parte hartzera eta eman lehenengo urratsak kazetaritzaren arloan!

Informazio gehiago: info@cjn-ngk.org edo 680 666 877.

 

Close