NOLA ATZEMAN LAN KASKARREGI BAT?

NOLA ATZEMAN LAN KASKARREGI BAT?

Lan-kontratua:

  • Lan-kontraturik ba al daukazu? Edo derrigortuta zaude kontraturik gabe lan egitera?

(Enpresa baterako kontraturik gabe lanean ari bazara, kontraturik edo lan-baimenik eduki ez arren, KONTRATUDUN PERTSONA BATEN ESKUBIDE BERDINAK DITUZU!!!)

Behin-behinekotasuna:

  • Behin-behineko kontratu bat daukazu (zuzenean enpresarekin edota ABLE baten bidez) eta zure ustean mugagabea izan behar luke?

Behin-behineko kontratu bat legeztatzeko arrazoiak (Baldintza horiek bete ezean, zure kontratua mugagabea izan beharko litzateke):

  1. Obra edo zerbitzua: Enpresako ezohiko zereginen betekizuna
  2. Ekoizpenaren “aldizkako” zirkunstantziak (behin-behineko beharrak eskarien/lanaren “aldizkako” gainkargaren ondorioz).
  3. Enpresako beste langile batzuen “aldizkako”/behin-behineko ordezkapena
  4. Lan-munduratzeko kontratuak.

Hitzarmenak:

  • Ezagutzen al duzu zure hitzarmen kolektiboa edo zure enpresarena?
  • Baldintza horiek errespetatzen al dira zure kontratuan eta zure egunerokotasunean?

Nomina/Ordainsaria:

  • Hilero kobratzen al duzu?
  • Hila amaitzeko iristen zaizu edo zure soldata kaskarregia da?

Lan-jardunaldia:

  • Zure kontratuan adierazitako orduak gainditzen dituzu? Ezohiko orduak egitera behartzen zaituzte sarritan? Kobratzen al dituzu?
  • Ezagutzen al duzu zure laneko egutegia?
  • Ezagutzen al dituzu lan-egunak eta atsedenaldikoak, edo aitzitik edozein egunetan eta unetan deitu zaitzakete?
  • Astero hartzen al duzu atsedena?
  • Atsedenaldiko 15´-ak kobratzen al dituzu (otartekoa/kafea)?
  • Oporraldirik bai? Egunak aukera ditzakezu edo aitzitik enpresak inposatu egiten dizkizu?

Laneko osasuna:

  • Ezagutzen al dituzu zure lan-postuko arriskuak?
  • Baliabideak ematen al dizkizue eta arriskuen prebentziorako jarraibideak ezagutzen al dituzu?

Gizarte Babesa:

  • Baja hartzeko eragozpenak jartzen al dizkizue? Ze kopuru kobratzen duzu?
  • Baimenak eskatzeko arazoak (parentala, zaintzak, kontziliazioa, ikasketak, etab.) jartzen al dizkizue?
  • Eta zure lankideei?

Tratu berdintasuna:

  • Noizbait jasan izan duzu diskriminazio motaren bat zure lanpostuan (generoa, adina, jatorria, etnia, etab.)?

Sindikazio/Solasaldi/Greba eskubideak:

  • Zure enpresan ordezkaritza sindikalik ba al duzu?
  • Enpresa/langile arteko solasaldia bultzatzen al da?
  • Noizbait greba egitea debekatu al zaizue?

Autonomo faltsuak:

  • Autonomo bezala alta ematera behartu zaituzte baina azken batean enpresako enplegatu bat gehiago zara?

cnu6y4kwiaek2hu

 

Close