#EspañaNoDescoloniza - Saharako Erreferendum-aren aldeko kanpainia

#EspañaNoDescoloniza – Saharako Erreferendum-aren aldeko kanpainia

#EspañaNoDescoloniza Manifestua- CEAS-Saharatik eman da ezagutzera #EspañaNoDescoloniza kanpaina, zeinen bidez eragitea bilatuko den Espainiako Gobernuak neurri errealak eta bidezkoak bultzatu ditzan datorren abenduan zehar, ONU-ren Segurtasun Kontseiluan dagokion presidentetzatik. Horrela abian jarri nahi da prozesu bat, autodeterminazioaren erreferendumaren ospakizunarekin amaituko dena, Saharako Herriak bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko aukera izan dezan.

Kanpainaren lehenengo ekintzarekin atxikimenduak lortu nahi dira, jarraian “Paz para el Sahara”/”Sahararako Bakea” Talde artekoa osatzen duten alderdi ezberdinek Diputatuen Kongresuan aurkeztuko duten parlamentu-ekimen bat bultzatzeko. Gainera, datorren azaroaren 12an, larunbata, Madrilen estatu mailako manifestazioa ospatuko da, Madrilgo legez kanpoko Hiru Alderdiko Hitzarmenak 1975eko azaroaren 14an izenpetu izana salatzeko.

Hemen deskargatu dezakezue manifestu osoa, eta hurrengo estekan berriz, kanpainarekin atxiki zaitezkete:

http://ceas-sahara.es/spip.php?article1388

CJN-NGK-tik zuen babesarekin kolaboratzera animatzen zaituztegu!!! #EspañaNoDescoloniza!!!

Close