DROGEN MUNDUAN ELKAR BIZI TAILERRA

DROGEN MUNDUAN ELKAR BIZI TAILERRA

Cartel drogas Alexa 2Kontseilutik, Batean elkartea eta Hegoak-ekin batera sustantzien eta hauen kontsumoen inguruko tailer hau antolatu dugu. Hau, kontsumoekin arazoak ekiditu edo gure elkarteen jardueretako partaideekin gai hau landu nahi duten monitoreei bideratua dago.

Gaia ez da ikuspuntu "moralista" batetik lantzen, "ez da ona ezta txarra ere", baina kontsumitzea erabakitzen badugu (adibidez alkohola lehen aldiz probatu), arriskuak daude eta hauek ekiditzea gure esku dago.

Bi tailer egingo ditugu, bata 13-15 urte tarteko gazteei bideratua eta bestea 16-17 urtekoei.

  • 16 - 17 urte: martxoak 15, asteazkena, 19:30etatik 21:00etara.
  • 13-15 urte: martxoak 17, ostirala, 17:00etatik 19:00etara.

Bi saioak Juslarotxa Civivox-ean egingo ditugu. Izena emateko, idatziguzu etorriko zareten pertsonen izenekin eta listo!  IZEN EMATEAK

Close