NAFARROAKO GOBERNUKO BEKAK

NAFARROAKO GOBERNUKO BEKAK

NAFARROAKO GOBERNUKO BEKAK

Joan den urriaren 31n Nafarroako gobernuak, aldez aurreko abisurik gabe, 2016-2017 ikasturte honetarako beka berriak argitaratu zituen. Aurten esleitutako kopurua iazkoaren berdintsua izan da, 5.000 euroko igoerarekin eta 2.734 ikaslerengana heltzeko ahalmenarekin, % 24 gehiago. Baina, aldaketa batzuekin.

Lehenengo aldiz, UPNA-ko ikasleek Hezkuntza Saileko prezio akademikoari dagokion zenbatekoaren % 100a jasotzeko aukera izan dute, dagokien per capita errentaren tarte mota kontuan hartu gabe, aldiz UN-ko ikasleek gehienez 3, 2,1 edo 1,5 aldiz eskura dezakete Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren ministerioko ikastetxe publiko batean ordaindutako euren ikasketen prezio akademikoa.

Adibidez, batgarren tarteko UPNA-ko ikasleek, Erizaintza ikasten ari direnek, unibertsitate publiko batean karrera horren prezioa gehienez hiru aldiz eskuratuko lukete. UPNA-ko karrera horren kostua 1.351 eurokoa da, beraz, 4.053 euro eskuratu ahal izango lituzke UN-ko urte beteko epeari dagokion 10.368 euroko kostuaren aldean, UPNA-ren kasuan matrikularen kostuaren 100eko ehuna jasotzeko aukera emango litzaiokeen bitartean.

Bestalde, garraioari, jangelari eta egoitzari esleitutako diru kopurua nabarmenki hedatu da. Laguntza bakoitzeko iaz baino 235 euro gehiago eskaintzen dituzte.

Baina “ikasle gehiagorentzat” eta “unibertsitateen araberako banaketa orekatuago batekin” eginiko beken banaketa berri honek eztabaida ikaragarria eragin du UN-ko esparruan, izan ere, iazko urtearekin alderatuta, laguntza eskatzen duen ikasle bakoitzeko 1.187,52 euro gutxiago eskuratzen ditu.

Horrek hain zuzen baliabide ekonomiko urriagoko ikasleak eragiten ditu, horien prestakuntza gobernuko laguntzen eraginpean baitago. Jakinarazpenetik hainbat ordu iragan ondoren, Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen kontuak change.org orrialdean Uxue Barkos Andrearengana zuzendutako eskaera bat egingo zuen, bertan banaketa berriarekiko euren desadostasuna erakusteko asmoz: “Ez al daukagu ba eskubiderik laguntza berdinak jasotzeko, dagokigun unibertsitatea zein den alde batera utzita?” Gaur egun, jadanik bi mila berrehun eta hogeita hamasei sinadura lortu dituzte.

Alejandra Lopez Bracot UN-ko Zuzenbidea karrerako ikasleak esan du: “Izugarria iruditzen zait UNAV-eko ikasleek horrelako diskriminazioa  jasatea. Hainbat karrera ez dagozkio UPNA-ri, eta soilik bokazioz UNAV-ren eskutik jarraitu ahal izaten ditugu. Ematen zaizkigun laguntza ekonomikorik gabe, kide ugarirentzat ezinezkoa izango litzateke euren ametsak etxetik edo familiarengandik hurbil betetzea, ikasketak egiteko kanpora joan behar izanik. Horrela lortuko dugun bakarra da Nafarroan gazte gutxiagok ikastea eta beste askorentzat euren ametsak betetzea ezinezkoa izatea”.

Alba bere ahizparen esanetan, “ez da neurri justua eta zuzentzea nahi nuke, eta neurri diskriminatzaile gehiago ez ezartzea soilik Nafarroako Unibertsitatea pribatua eta erlijio esparrukoa izateagatik. Nafarroako Unibertsitateko ikasleek eta gurasoek egiten duten sakrifizioa, are handiagoa izan ahal da Publikora joaten direnek egiten dutena baino eta lortu beharreko helburua hezkuntza egokia da eta ez erlijio erakundeak edo taldeak finantzatzea, dirudienez Gobernu honek uste duen bezala”.

UN bera ere irtenbideak bilatzen hasi da. Tomas Gomez Acebo unibertsitateko errektoreordeak jadanik jakinarazpen bat igorri du, Hezkuntza Aholkulariaren aurrean gorako errekurtsoa aurkeztea planteatzen duena.

Polemika honek guztiak atzerapen bat eragin du 2017-2018 ikasturtera bitarteko beken aplikazioan, hain zuzen UPNA-ren hautaketa lehenesten delako UN-rekiko, helburua izanik “aurreko ebazpenetan oinarritutako euren aurreikuspenak ez nahastea”. Jadanik bekak proposatu izan arren, Carlos Gimeno PSN-ko parlamentariak eskatu du deialdi berria atzera botatzeko eta orain arte indarrean mantendutako ereduarekin jarraitzeko.

Iaz, UN-ko 1.105 eskarietatik 549 ikasleri esleitu zitzaien beka. Kasuen 401etan emandako laguntzen artean, ez zuten eskaintzen unibertsitate publikoan eginiko ikaslearen karrera.

Gainera, nobedade hauek bi hilabeteko atzerapenarekin heltzea, ikasturtea hasi zenetik, ez zaie batere gustatu kaltetuak gertatu diren pertsonei, izan ere, jadanik ezin dituzte laguntzak eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk frogatu, esaterako UPNA-ko plaza lortu ez izana.

Ane Liberal

Close