NUP-eko ELKARTASUNAREN ASTEA

NUP-eko ELKARTASUNAREN ASTEA

NUPeko Elkartasunaren Astean parte hartu dugu zoritxarrez gure mundua bereizten duten harresi horiek bezalako bat eraikiz. Hauetaz azkenaldi honetan asko hitz egin da (hitz egin bai baina, egin, ia ezer ez da egin). Harresi honetan, argazki, egunkarien ebaki ("Las ONGs denuncian en los juzgados agresiones a los internos del CIE tras el motín" (ElDiario.es, 21/10/2016) aipamen (Jose Carlos Díez, PSOEko ekonomi arloko aholkulariak egindakoaren antzera "Si pones una renta básica no es que pongas el muro de Trump, es que tendrás que poner varios francotiradores") eta zure iritzia idazteko ahalbidetzen zuten hainbat tokien artean kanpokoei jartzen dizkiegun "harresiei" buruz eta guk geuk gure barne daramagunei (aurreiritziak, estereotipoak, arrazakeria, zurrumurruak, lagaltasun oztopoak...) buruz hausnartzea proposatu genizuen.

Honetaz gain, hementxe El Pais egunkarian argitaratu zen erreportai bat uzten dizuegu (Los Muros del Mundo) zeinan gaur egun munduan eraikita jarraitzen duten harresiei buruz hausnartzen den eta, bestetik Galeanoren bideo txiki bat.

 

Close