GAZTEOK BAI IRAKURTZEN DUGULA

GAZTEOK BAI IRAKURTZEN DUGULA

GAZTEOK BAI IRAKURTZEN DUGULA

- Ane Liberal-en eskutik -

Ziur aski behin baino gehiagotan entzungo zenuten topikoen artean nagusiena, alegia gazteok ez dugula irakurtzen. Horrek erakusten digu horrela pentsatzen dutenek ez dituztela ezagutzen Wattpad bezalako aplikazioak, literatura blogak bezalako plataformak edota booktuber-ak bezalako saretako fenomenoak, ezta gazteen irakurketa portzentajea argitaletxeen industriaren baitan: ehuneko 20tik gorakoa dela ere.

Ez dio axola Laura Norton, Stephanie Meyer edo John Green bezalako autoreen gazteentzako liburuak gogoko izatea, izan ere, zure irakurketa ez dute aintzat hartuko obra mota horiek diskriminatzen dituztenek, Cervantes, Kafka edo Jane Austen irakurtzen duzunean ez bezala, azken hauek zuri trinkoagoak, ulertzeko konplexuagoak edo zailagoak iruditu izan arren.

Egiaz balitz ez dugula irakurtzen, ez litzateke existituko 2008tik hedatuz joan den literatura blogen kopuru bikaina, horien artean “Book Eater”, “El universo de los libros” edo “Lecturalia”. Egiaz balitz ez dugula irakurtzen, halaber ez lirateke existituko Wattpad bezalako aplikazioak, zeinetan nagusiki gazteek idatziko dituzten euren nobelak, kontakizunak edo poesiak, hain zuzen milaka edo are milioika nerabeek irakurri izaten dituztenak. Eta irakurriko ez bagenu, Youtube kanaleko booktuber, fenomenoa ere ez litzateke existituko, izan ere, hainbat kanaletan jadanik 330.000 harpidedun baino gehiago bildu dituzte, adibidez “Las palara de fa” edo “PolandbananasBooks” izendatuetan, 345.000 baino gehiagorekin.

Gogoko dugulako, entretenigarria eta dibertigarria iruditzen zaigulako irakurtzen dugu. Eta batez ere, pasioa jartzen diogulako. Autoreak gure gorrotoa jasateko gai dira, aitzitik hurrengo orrietan beste inor baino gehiago maitatu araztera eramanez. Poza eta tristura, maitasuna eta gorrotoa, enpatia eta amorrua sentiarazten dizkigute, jarraian sare sozialetan komentatzera joateko, gogo bizi eta zaletasun ukaezinarekin. Pertsona irakurleentzat hori da ederrena. Gauza bera gertatzen da filmekin. Zein ez da emozionatu izan noizbait filma baten amaierarekin edo nori ez zaio eskandalagarria iruditu izan pertsonaia baten erailketa desegokia?

Liburuak eta kultura eskutik doaz. Ez dut ulertzen nobela batzuk hondoratzeko behar hori, hau da, egungo narrazio erromantikoak, arrazoi ezberdinengatik elkarrekin egoteko debekua jasaten duen bikote nerabeei buruzkoak, euren adiskide eta familien aldetik trabak eta inposizioak erakusten dituztenak. Ez al dizuete gogorarazten William Shakespeare autorearen “Romeo y Julieta”? Dena den, hau literaturako klasiko bat da, gainerakoak obra oso kritikatuak izanik.

Literatura blogen inguruan esan behar da argitaletxeen bultzada ekarri dutela. Nerabeak eta gazteak erakartzen asmatu dute ohiko argitaletxeek lortzen jakin izan ez duten bezala. Horren eskutik kolaborazioak egin izan dira argitaletxeen nobedadeak ezagutzera emateko. Gauza bera gertatzen da booktuber edo euren literatura eduki propioa ekoizten duten gazteekin, euren azken irakurketak ikus-entzunezko formatuan eratuz, jarraian Youtube edo Video bezalako plataformetan argitaratzera heltzeko.

Eta liburu azokak? Hain zuzen 2016ko Madrilgo azokan salmentak % 3,5 hedatu ziren aurreko urteari dagokionez. 2015ean bere salmentak % 6 hedatu ziren 2014. urteari dagokionez. Jadanik igoera bat egiaztatu da segidako lau urtetan. Gainera, esportatzen diren gazteen eta haurren liburuak % 13,6a ordezkatzera datoz, alegia literaturakoak baino % 0,03 gutxiago. Ez irakurtzeko, ez dago gaizki.

Amaitzeko, 2001 eta 2015 artean Castell Nacional de la Cultura i de les Arts (Conca) eta Generalitateko Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiaren eskutik garatutako gazteria kataluniarraren kultura partaidetzaren inguruko azterketa baten bidez egiaztatu da 15 eta 30 urte arteko gazteek (Katalunian) helduek baino gehiago irakurtzen dutela. Gazteok ez gaude kulturatik urrunduta. Urte betean inolako libururik irakurri ez izana onartu zutenak 30 urtetik gorako pertsona helduen % 40a izan zen, gazteen portzentajea % 27a izanik. Carles Duarte Conca-ko presidentearen esanetan, “gezurra da gazteek helduek baino kultura gutxiago kontsumitzen dutela”.

Gazteok irakurtzen dugu. Eta irakurtzen gozatu egiten dugu. Liburuak gure bizitzaren hein bat bailiran bizi izaten ditugu. Eta hori ezin digu inork kendu. Beti klasikoak irakurri ez izan arren.

Close