AZKENEAN! NGK-KO XXX. BATZARRA

AZKENEAN! NGK-KO XXX. BATZARRA

Joan den asteburuan ospatu genuen XXX. Kontseiluaren Ohiko Batzorde Nagusia (datorren urtean jadanik “ofizialki” gazteak izateari utziko diote), zeinetara 11 erakundeko (Lantxotegi, Lantegui, Gazte Sozialistak, Nafarroako Eztabaida Elkartea, CCOO Gazteak, Gazteen Gurutze Gorria, I Becchi, Garaiz, Albatros Kluba, “Chavorros y Chavorris” eta Nuestra Señora de la Paz Scoutak) ordezkariak bertaratuko ziren. Batzorde oso berezia eta bestetan baino lan gutxiagokoa (talde txikien araberako lanik gabe). Hala ere, aipagarria da aurrerantzean Kontseiluaren funtzionamendua baldintzatuko duten erabakiak hartu genituela: Kontseilua arautzen duen Dekretuaren Zirriborroa onartu zen, eta horrek berarekin dakartzan (onartzen denean) aldaketa nabarmenak: pertsona gazteak banaka Kontseiluko kide izateko aukera, gazteen talde “informalak” eratuz (alegia, elkarte bat ordezkatu gabe), Bertako eta Eskualdeko Kontseiluen sorrera... ikusten duzuenez, aldaketa ugari zeinetan zuen ekarpenak erantsi ahal izango dituzuen Gobernu Irekiaren web orrialdearen bidez edo zuzenean igorrita hona: info@cjn-ngk.org

Gainerako nobedadeak izan ziren, oraingoan gizatiarragoak, Batzorde Iraunkorra berritu egin zela Juan eta Edu (ordura arteko presidentea) agurtuz eta ongi etorri harrera eginez Nafarroako Eztabaida Batzordeko Jose Miguel Garrido (presidente berria izateko), CCOO Gazteak sindikatuko Carlos de la Torre eta “Chavorros y Chavorris” elkarteko Angela Gabarre BI-ko kide berrien izenean.

Agurrak, ongi etorriak eta, nola ez, lanean eta gazteria sustatzen hala nola gizarteari gure esku dauden ekarpen guztiak egiten jarraitzeko gogo biziarekin.

Close