LAGUNDU ETA HEGOALDETIK IKASI 2018

LAGUNDU ETA HEGOALDETIK IKASI 2018

Berriz ere, Setem elkarteak "Lagundu eta Hegoaldetik Ikasi" Ikastaroa martxan jarri du. Izan ere, betiko kurtso bat izan baino, 3 pausu dituen formakuntza bat da eskaintzen digutena:

1- Formatu zaitez: urtarrilatik apirilera hilabetean behineko tailerrak gaur egungo munduko funtzionamendua hobe ulertzeko eta iparra-hegoaldearen arteko harremanak (eta hauek sortzen dituzten desberdintasunak) ezagutzeko.

2- Bidaiatu: bizi itzazu teorian ikasi dituzun desberdintasun horiek Setem-en elkarte korabolatzaileekin: MOCASE Argentinan, Mujeres Transformadoras El Salvador-ren eta Indian. Bai bai, herrialde hauetara bidaiatu dezakezu haien errealitatea lehen eskuz ezagutzeko.

3- Ekin: zer egin dezakegu hemen hango egoera hobetu edo ikustarazteko? Esperientziari jarraipen bat emateko momentua.

Izen emateak urtarrilaren 19a arte irekiak egongo dira... baina ez itxoin azken momenturaino!

 

Close