Comunicado #8M

Comunicado #8M

Martxoaren 8ak inflexio-puntu baten itxura hartzen du, gure gizartean irauten duen eta kasu askotan gizarte, lanbide eta erakunde sektore gehiegitatik toleratu, estali eta onartu izan dugun bidegabekeria handiena salatzeko bidea emanez.

Ostegun honek, gure ikuspuntutik, etapa horren amaiera dakar, gizartearen zimenduak zeharkatu behar dituen erabateko oihu batekin aldarrikatuz ez dugula toleratzen soldata ezberdintasuna, ezta laneko diskriminazioa, ezta kristalezko sabaia, ezta ordezkaritza eta/edo zuzendaritza postuetako maskulinizazioa, ezta zaintza jardueretako banaketa eza, ezta emakumearen gorputzeko sexualizazioa, ezta sexu ustiapena, ezta sexu erasoak, ezta gizarte patriarkal honetako matxismoaren adierazgarri gorena izatera datorren genero indarkeria ere.

Martxoaren 8an gizonezkoak isilik egon behar dira eta entzun nola emakumeek ahotsa altxatzen duten, horrenbeste denboran ukatu zaien betidanik euren eskubidezko espazioa izandakoa berreskuratzeko.

Horregatik Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, ezin zitekeenez bestela izan, martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egingo du.

Eurengatik, zuengatik

 

Close