DIRU-LAGUNTZAK? BAI, MESEDEZ!

DIRU-LAGUNTZAK? BAI, MESEDEZ!

Hementxe Nafarroako Agiri Ofizialean argitaratzen diren gazte-elkarteentzako interesgarriak izan ahal diren diru-laguntzen deialdiak igoko ditugu. Zuentzat interesgarriak suertatzea espero dugu! Kontutan izan denborarekin berritzen joango garela, beraz deialdi batzuk desagertu egingo dira eta beste batzuk, berriz, agertu; adi ibili!

GAZTE ENPRESENTZAKO DIRU LAGUNTZA  - Gazteok enpresak sortzen laguntzeko Iruñeako Udaleko dirulaguntza. 2018ko irailaren 15a eta 2019ko irailaren 14a (bi egunak barne) artean sortutako enpresentzat bideratua.

GIZARTE SUSTAPEN ETA GIZARTERATZEA - Gizarte Eskubideen Departamentuak gizarte bazterkerian dauden pertsonen egoera hobetzeko eta txirotasunaren aurkako jarduerei (beste batzuen artean) diru-laguntzak emateko deialdia. Projektuak martxoaren 29a arte.

GARAPENERAKO ETA SENTSIBILIZAZIORAKO HEZKUNTZA - Gizarte Eskubide Sailak  GGKEei zuzentzen du deialdi hau. Honetan, garapen bidean dauden herrialdeen arazoak Nafarroako gizartera hurbilduko dituzten esku-hartzeak finantzatzeko asmoarekin. Proiektuen aurkezpena martxoaren 29ra arte.

OSASUN INSTITUTUA - Nafarroako Gobernuko Osasun Publiko eta Lan Institutuak osasunaren inguruko proiektuetarako eta programetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du. 8 proiektu-lerro daude, eta, beraz, ziur zuen beharretara egokitzen bat aurkitzen duzuela. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 28ra arte.

SAN ADRIÁN · ACCIÓN SOCIAL  - San Adrianeko Udalak integrazioaren sustapena, partehartzea, bizikidetza eta garapenerako lankidetza projektuak finantziatzeko diru-laguntzaren deialdia. Zure projektua martxoaren 14a baino lehen aurkez ezazu.

SAN ADRIÁN · ACT. CULTURALES  - Kultura ekintza eta projektuak aurrera eramateko San Adrianeko Udalaren diru-laguntza deialdia. Projektuak martxoaren 14a arte aurkeztu ahal dira.

AYUDAS A LA EDICIÓN  - Nafarroako Kirol eta Gazteria Departamentuak liburu edo aldizkari ediziorako (bai euskarri tradizionalean, hau da, paperean, baita elektronikoan ere) zein disko edizioak egiteko irabazte asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntza deialdia. Projektuak martxoaren 13a arte aurkeztu daitezke.

OLTZAKO ZENDEA  - Kirol, kultura, hezkuntza, berdintasuna, euskera eta gazteria arloen inguruko jarduerak egiten dituzten Oltzako Zendeako elkarte eta taldeei bideraturiko diru laguntza. Projektuak aurkezteko epea martxoaren 18an bukatzen da.

PAKEA ETA BIZIKIDETZA  - Nafarroako Gobernuko Pake eta Bizikidetza Departamentuak Giza Eskubideak defendatzen dituzten projektuei diru-laguntzak emateko deialdia. Projektuak martxoaren 14a arte aurkeztu ahal dira.

EGUESIBARREKO DEIALDIA  - Eguesibarreko biztanleen ongizatea sustatzen duten projektuak aurrera eramaten dituzten elkarteei ekonomikoki laguntzeko deialdia dugu hau. Jarduera hauek hurrengo motatakoak izan daitezke: prebentziozkoak, asistentziazkoak, altxatze soaziala eta partehartzearen sustapen eta sentsibilizaziozkoak. Aurkezpen epea martzoaren 03a arte irekia egongo da (baina adi egun hori egandea delako!).

2018an izan genituen deialdiak:

CONVOCATORIA ANSOÁIN  - Elkarteek antolatutako kultura, kirola eta festekin zerikuisa duten jarduerak finantziatzeko Antsoaingo deialdia. Projektuak aurkezteko irekia egongo da abenduaren 09a arte.

OLZAKO ZENDEA  -  Olzako Zendeak deialdi hau argitaratu du irabazteko asmorik gabeko elkarteek osasun, gizarte eta giza eskubide, gizarte sustapen eta berdintasunari buruzko jarduerak egiteko. Projektuak aurkezteko epea azaroaren 05era arte irekita egongo da.

PARTEHARTZEA SUSTATZEKO OINARRIAK  - Toki-erakundeak, GKE-ak eta irabazterik gabeko beste erakundeak deialdi honetara aurkeztu ahal dira hiritarren partehartzea sustatzen duten projektuentzarako dirulaguntzen bila. Projektuak urriaren 28a arte aurkeztu ahal dira.

LIZARRAKO OINARRI ORRIA ESKAERA ORRIA  - Lizarrako Udaletxeak argitaraturiko diru-laguntza honen bidez gazteriak kudeaturiko edo gazteentzako jarduerei bultzada bat eman nahi die. Projektuak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatzen da.

GAZTE EKINTZAILEAK  - Deialdi hau ekintza ekonomiko berriak aurrera ateratzeko laguntza ematera bideratua dago. Iruñeako gazteei bideratua eta aurkezteko epea urriaren 15a arte luzatzen da.

GAZTE INFORMAZIO PUNTUAK  - Dirulaguntza hau Nafarroako Gazte Informazio Puntuek altzari eta material inbentariagarria erostea ahalbidetzea du helburu. Aurkezte epea urriaren 12an bukatzen da.

GAZTE JARDUERAK IRUÑEAKO UDALA - OINARRIAK ATXIKIAK  - Deialdi honen nahia gazteriaren arlora bidaraturiko 2018an egingo diren projektu eta jarduerei dirulaguntza ematea da. Hauek gazteriari bideratuta egon beharko dira eta Iruñeako gazteriaren bizi baldintzaren hobekuntza sustatu beharko dute. Aurkezte epea irailaren 30ean bukatzen da.

Zalantzak? Galderak? Erabaki nola helarazi!

 Deitu mugikorrera            Idatzi WhatsApp-era           Deitu fijora          Idatzi mail bat: asociacionismo@cjn-ngk.org

Close