"La Manada" kasuaren adierazpena

“La Manada” kasuaren adierazpena

Epaiketan gertatzen dena alde batera utzita, inork ez dizu itzuliko egun horretan kendutakoa, gogorra da, baina hala da. Kaltea egina dago. Noski garrantzitsua dela gaur epaimahaitik aterako den epaia, baina agian are garrantzitsuagoa da Iruña guztia esaten ari zaizuna: Hiri honek sinesten dizu.

Sumindu egiten gaitu zu ikertu izanak hurrengo egunean zer egin zenuen jakiteko, lotsarazi egiten gaitu gure jaietan gertatu izanak, nazkatu egiten gaitu egin zizutenak eta, batez ere, zurekin gaude. Gaurko nolanahikoa dela ere, ez du horretaz ezer aldatuko. Epaiketa ez da gure kontua, baina hau berriro gerta ez dadin zaintzea iruindar gizon/emakume guzion ardura da. San Ferminetan ez da edozer onartzen, gezurra dirudi oraindik horretaz jabetu gabeko pertsonak egotea, baina gure konpromisoa izan behar da hurrengo jaietan hori jakin gabeko pertsonarik ez geratzea. Ez dago tokirik beste norbaitekiko edo beste baten gorputzarekiko eskubideren bat duela uste duen inongo pertsonarentzat, eta noski, ez dago tokirik “la manada” taldeko bost kide hauentzat.

Nafarroako Gazteriaren Kontseilu bezala gure konpromisoa berresten dugu: Lan egitea jai batzuen alde zeinetan dibertsioa eta erosoa bereizteaz haratago pertsona guztiok berdintasunez gozatzeko aukera izango dugun, beldurrik gabe, etxera itzultzean atzerantz begiratzeko edo ezagutu berri dugun pertsonaren asmoak zeintzuk izango diren gure buruari galdetzeko beharrik izan gabe. Eta horretarako ez ditugu lanean emango bederatzi egun, aitzitik 365 egunetan lanean jarraituko dugu. Zeren irtenbidea bakarra da: Amaitzea guztiaren jatorriarekin, alegia matxismoarekin.

Close