SAHARAKO KANPAMENDUETAN FORMAKUNTZA

SAHARAKO KANPAMENDUETAN FORMAKUNTZA

Gazte Erakundetarako Prestakuntza Mendebaldeko Saharako Kanpalekutan

Lankidetza proiektu honek jadanik bi urte daramatza indarrean eta erakunde ezberdinen arteko sare-lanaren ondorioa da. Lehenik eta behin, proiektua koordinatu duen elkarteak, Arabako RASD-eko Lagunen Elkarteak, bertan prestakuntza erakunde modura parte hartzea proposatu zigun, hain zuzen gazteriarekin eta bereziki gazte elkarte, erakunde eta taldeekin jardunean emandako gure ibilbidearen esperientziagatik. Proposamen hau bera helarazi zitzaien  Euskadiko Gazte Kontseiluari (EGK), Kataluniako Gazte Kontseiluari (CJC) eta Espainiako Gazte Kontseiluari (CJE).

Prestakuntza hau, nolanahi ere, ibilbide luze bateko azken urratsa izan da, izan ere, UPNA-ren eskutik jadanik Saharako gazteriaren egoerari buruzko aldez aurreko diagnosi bat egina zegoen. Diagnosi honetatik ateratako datuekin, Saharako Gobernuak, Saguia, Hamra eta Río de Oro Gazteriaren Batasun Nazionalarekin batera (UJSARIO eta gazteria sahararra ordezkatzeko erakunde nagusia izanik, bai bere Gobernuaren aurrean eta bai nazioarteko mailan), agerian jarritako beharrak asetu ahal izateko prestakuntzarako proposamen bat aurkeztu zuen.

Prestakuntza honen helburua zen herri sahararraren gazte erakundeak ahalduntzea (ikasle eta emakume, scout hala nola langileen kolektiboak) horrela horien partaidetza prozesuak eta eragina izateko ahalmena hobetzea bilatuz. Eskaera honen ildotik, Kontseilu guztiek, Arabako RASD-eko Lagunen Elkartearen koordinazioaren eraginpean, bilera ezberdinak ospatu genituen (otsailak 27 eta urriak 19 bitartean, 12 bilera gehi prestakuntzarako beste bat zeinetan Saharako gobernuaren eta bertako erakundeen organigramaren eta egituraren berri emango zitzaigun) skype bidez, horrela prestakuntza egituratzeko, antolatzeko eta banatzeko aukera izanik. Jarduera honen emaitza 2. Eranskinean ikus daiteke. Bidaiaren iraupena 8 egunekoa izan zen (urriaren 27tik azaroaren 04ra), horietako 4 prestakuntzarako, bat joaneko bidaian eta bestea berriz itzulerakoan, beste bat gehiago barne mailan hala nola RASD-eko Gobernuarekin batera eginiko ebaluaketarako eta azkeneko eguna atsedena hartu eta kanpalekuetako egunerokotasunaren errealitatera hurbiltzeko.

Kontseilu bakoitza prestakuntza kanpaleku ezberdin batean emateaz arduratu zen, gurea Dajla izanik, guztien artean kanpalekurik urrunena. Beste Kontseiluak gainerako kanpalekuen artean barreiatu ziren: Auserd, El Aiiún, Rabouni, Smara eta Bojador (aipatzea Rabouni kanpalekuko pertsonak Smara arte lekualdatzen zirela prestakuntza jasotzera). Kanpalekuen araberako banaketa hau eta kanpaleku bakoitzeko prestakuntzan parte hartzera zihoan pertsonen kopuru handia kontuan hartuta, Kontseilu bezala bigarren pertsona baten kostuak gure gain hartzeko erabakia hartu behar izan genuen (lehenengoaren gastuak Arabako Elkarteak ordaindu zituen), izan ere, bestela ezin genuen bermatu prestakuntzaren kalitatea (are gehiago prestakuntzan zehar etengabe itzultzaile batekin kontatzea ezinbestekoa izan zela kontuan hartzen badugu). Partaide ginen Kontseilu guztiok erabaki berdina hartu genuen, eta azkenean CJE-tik kanpalekuetara 3 pertsona bidaiatu behar izan ziren. Beraz, prestakuntza taldea 9 lagunekin osatu genuen (4 gizonezko eta 5 emakumezko).

Gure prestakuntzara 24 emakume inguru etorri ziren (zifra aldatu egiten zen egunaren arabera) eta ezin izan genuen lortu gizonezko bakar bat ere bertaratzea. Guztira, kanpaleku guztietan parte hartu zuten pertsonak kontatuz, 119 pertsona izan ziren prestakuntza jaso zutenak (nabarmenki gehienak emakumezkoak) amaiera ebaluaketa erabat positiboa izanik. Bertan partaide izandako erakunde guztiak esker onekoak azaldu ziren eta aldi berean ziur prestakuntzako 4 egunetan eginiko gogoetak eta lanak aldaketak eragingo zizkiela, bai euren lan egiteko modutan eta bai erabakietan. Bestalde, RASD-eko Gobernuak bere gogobetetasuna eta esker ona erakutsi zituen Kontseilu guztiek eginiko esfortzuaren aurrean.

Close