MARTXAN DA UDAKO OSASUN SEXUALAREN KANPAINIA 2018

MARTXAN DA UDAKO OSASUN SEXUALAREN KANPAINIA 2018

Urtero bezala data hauetan zuekin harremanetan jartzera gatoz “En fiestas…Tod@s condóntent@s!” “Jaietan… Hartu hemen zure kondoia” Udako Kanpainaz informatzeko.

Kanpaina Comisión Ciudadana Antisida/ Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarra-rekin batera antolatzen dugu eta Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren diru-laguntzarekin kontatzen du.

Ziur aski jakingo duzue Sexu Osasuna Sustatzeko eta VIH hala nola bestelako ITS-STIen (Sexu Transmisioko Infekzioak) Prebentziorako kanpaina bat dela, helburutzat izaten duena jaietan zehar udalerri eta hiri bakoitzeko erakunde herrikoien bidez informazio eta prebentzio materialen banaketa egitea. Hori guztia, udalerrietan bertan sexu harremanen inguruko “Sexu Osasunaren Sustapena eta VIH hala nola bestelako ITS-STIen Prebentzioa” tailerrak garatzeko aukera osagarriarekin batera.

Kanpaina honen helburua da prebentzioaren eta zaintzaren kontzeptuak festarekin uztartzea. Nola? Informazio eta prebentzio materialak behar izan ahal dituzten pertsonekiko hurbil egon daitezen bilatuz eta aldi berean bere erabilera berehalakoagoa izan daitekeen une haietan eskuragarri egotea erraztuz, material grafikoaren bidez eginiko zaintza eta gozamen mezu baten transmisioa dela medio.

Kanpaina honetan parte hartzen duten udalerrien eta hirien zifrak urtez urte gora egiten duenez, jarduketa hauen onura zuzena jasotzen duten udalerrien kolaborazio ekonomikoa eskatzeko beharra ikusten dugu, izan ere, eragiten dituzten gastuek gure aukera ekonomikoak gainditu egiten dituzte.

Horregatik, zuen udalerrian garatuko den Kanpainarako ekarpena egiteko aukera baloratzera gonbidatzen zaituztegu, prebentzio materialaren erosketan kolaboratuz, material grafikoa kanpaina honetaz arduratzen garen erakundeon kontura barreiatuko den bitartean.

Eskatu ahal diguzuen kanpainaren material grafikoa da:

  • “En fiestas… tod@s condontent@s” “Jaietan…hartu hemen zure kondoia” Kartela, sexualitatea, prebentzioa eta festa uztartzen dituena, jakinarazteko toki honetan preserbatiboak dohainik eskuratu ahal direla, horretara animatuz.
  • “Como quieras" / "Nahi duzun moduan" Liburuxkak, sexualitatearen eta VIH/SIDA-ren inguruko informazio eta prebentzio jokabide guztiak barne hartzen dituztenak.

Eta prebentzio materiala eta honen prezioa ondorengoa da: 

  • Preserbatibo maskulinoak (0,18 € unitatea) eta femeninoak (0,89 € unitatea) + % 10eko BEZ.
  • Lubrifikatzaileak (0,20 € unitatea).

Era berean, arestian aipatu dugun bezala, gure ustean oso interesgarria izan liteke Sexu Osasunaren eta VIH/SIDA hala nola bestelako ITS-STIen Prebentziorako tailerrak ospatzea eta horiek sexu osasunaren inguruko zuen sustapen eta prebentzio proiektuan barne hartzea. Horretarako gurekin kontatu ahal duzue, dohainik.

Bestalde, prebentzioarekin lotutako gaiak sakontasunez jorratzeko beste material batzuekin ere kontatzen dugu. Gurekin kontaktatu dezakezue aholkua eta informazioa eskatzeko.

Materiala eta informazioa eskatzeko, jarri harremanetan hauekin:

1- Nafarroako Gazteriaren Kontseilua: behean gure kontaktua duzue.

2- Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: Izaskun Arana 948 212 257 - comisionantisidadenavarra@gmail.com

Anima zaitezte kanpainia martxan jartzera!

Close