JUAN GUTIÉRREZ NAFARROAKO GAZTERIAREN KONTSEILUKO (NGK) PRESIDENTEA HAUTATU DUTE

JUAN GUTIÉRREZ NAFARROAKO GAZTERIAREN KONTSEILUKO (NGK) PRESIDENTEA HAUTATU DUTE

  • Aurreko larunbatean ospatutako 32. Batzarrean, Miguel Garridok, aurreko presidenteak, Kontseiluan agur egin zuen.
  • Andrea San Martín hemendik aurrera Batzorde Iraunkorraren parte izango da, NGKaren talde arduraduna, hain zuzen ere.
  • Ekitaldira Gazteriaren zuzendariorde berria, Carlos Amatriain, eta EGKaren presidentea, Manuel Ramos, joan ziren.
  • Saio berean 2020rako aurrekontuak eta ekintza-plana ere aurkeztu ziren.

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) aurreko larunbatean 32. Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuen; horretan, Juan Gutiérrez aukeratu zuten presidente berri, eta karguan ari beharko da bi urtez. Kontseiluaren parte diren Nafarroako gazte-elkarteen urteroko topaketa honetan, Gutiérrezen hautagaitza gehiengoak aukeratu zuen. Presidente berriak Miguel Garridoren lekukoa hartuko du. Garridok kargua izan du 2017. urtetik gaur egun arte.  Horrez gain, Andrea San Martín aukeratu zuten Batzorde Iraunkorraren parte izateko.

Izendapena eta gero, Gutiérrezek hainbat erakundetara eskerrak eman zizkien “konfiantzagatik”, eta “Kontseiluak azken urtetan lan egin duen zentzu berean” lan egiteko konpromisoa hartu zuen, “hau da, partaidetza sustatuz gazteria politiken muinean egon dadin”. Presidente berriak honako hau azpimarratu zuen: “NGKak alderdirik gabeko erakundea, askotarikoa eta anitza, izaten jarraituko du, non Nafarroako gazte guztiek ordezkaritza izango duten”.

Bestalde, Miguel Garridok eskerrak eman nahi izan zituen bere agurrean: “Plazer handia izan da Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidente izatea azken bi urteetan zehar. Ikastaldi izugarria izan da niretzat”. Gainera, etorkizunari begira amaitu zuen: “Gazteriak ordezkaritzarako toki bat merezi du eta, nire ustez, hori NGKa da.  Ziur nago jarraitzen duen taldeak lan bikaina egiten jarraituko duela”.

Batzarrean Gazteriaren zuzendariorde berria, Carlos Amatriain, egon zen, eta “NGKarekin batera lankidetzan aritzeko ahalmena” erakutsi zuen.  Espainiako Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) izenean, presidenteak, Manuel Ramosek, NGKari eskerrak eman zizkion “azken urtetako partaidetza gogotsuagatik”. Ramosek honako hau azpimarratu zuen: “Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak gazteen hitzak altxatzeko gaitasuna dauka, eta hori harro egoteko da”.

AURREKONTUAK ETA EKINTZA-PLANA 

Gainera, Batzarrean 2020. urterako aurrekontuak onartu ziren eta Ekintza-plana aurkeztu zen. Horrek honako lau helburu nagusi hauek ditu: 1) Bazkide den eta ez den gazteriaren partaidetza sustatu; 2) Eragin politikoa indartu; 3) Kudeaketa egoera berrietara eguneratu; eta 4) Gazteriaren bizi-kalitatearen hobekuntzarako proiektuak garatu eta hausnartu.

Close