Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) ospatuko du gazte elkarteen lehen topaketa ‘YAJAI!’ duen izenarekin

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) ospatuko du gazte elkarteen lehen topaketa ‘YAJAI!’ duen izenarekin

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) ospatuko du gazte elkarteen lehen topaketa ‘YAJAI!’ duen izenarekin

  • Jardunaldia Zentral Antzokian eta honen inguruan dauden hainbat lekuetan ospatuko da larunbat honetan (urriak 5) goizeko 10etatik arratsaldeko 14ak arte
  • Topaketaren helburua Nafarroako elkarteen lana agerian jartzea da

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) ‘Gazte Elkarteen Lehen Topaketa: ‘YAJAI!’ antolatu du. Urriaren 5ean 10etatik 14etara ospatuko da eta NGK osatzen duten hainbat elkarteek parte hartuko dute.  Ekitaldiaren hasiera (10:00) Zentral Antzokian izango da eta probak eta ekintzak Alde Zaharreko leku ezberdinetan egingo dira.

‘YAJAI!’-ko helburua gazte elkarteen garrantzia eta eraldatze soziala azpimarratzea da.  Horregatik antolatzen dugu festakizun hau: alde batetik, elkarte ezberdinak elkar ezagutzeko eta, bestetik, beraien lana aldarrikatzeko.

‘YAJAI!’ ospatzeko ideia Kontseiluko Aisialdi eta Denbora Libreko Mahaitik sortu da. Lan talde hau orain dela urte bat jaio zen NGK-ko XXXI. Osoko Bilkura ospatu ondoren, gazte elkarteen lana agerian jartzeko asmoarekin. Hortik aurrera, Mahaiko kideak hilero bildu dira eta topaketa honen antolakuntzan aritu dira lanean.

Close