Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) talde parlamentarioekin harreman-txanda amaitu du

Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) talde parlamentarioekin harreman-txanda amaitu du

Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) talde parlamentarioekin harreman-txanda amaitu du

  • Juan Gutierrez, NGK kontseiluko presidentea esker oneko agertu da eta oso “modu positiboan” baloratu ditu Nafarroako ordezkariekin egindako topaketak
  • Bilkura ezberdinetan hainbat gai jorratu dira, esate baterako, Gazteria Foru Legea, Kontseilua arautzen duen Dekretua edo EMANZIPA izeneko programa
  • Azaroaren 22an NGK kontseiluak lansaio bat egingo du Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) Nafarroako parlamentuko sei taldeekin harreman-txanda bat burutu du azken hilabetean. Topaketa horiek X. legealdiaren hasieraren barnean eta irailean Juan Gutierrez Kontseiluko presidente berri modura izendatzeko ekitaldian barnean kokatu dira. Topaketa horien helburua gazteriak kolektibo modura dituen arazoei buruzko ideiak, horiek ebazteko balizko irtenbideak eta jardun politiko eta parlamentarioan bete behar duten eginkizuna bateratzea izan da.

Asmo horrekin, Kontseiluaren Ohiko 32. Batzar Nagusiaren ondotik, gutunak bidali zitzaizkien parlamentuko talde guztiei, bilkura bat eskatuz. Guztiek agertu zuten topaketa horiek burutzeko prestutasuna eta txandak urrian abiatu dira PSN taldeko Carlos Menarekin. Ondoren etorri dira, Jabi Arakama eta Blanca Regulez (Geroa Bai), Angel Ansa eta Alberto Bonilla (Navarra Suma), Marisa de Simon (Izquierda – Ezkerra), Ainhoa Aznarez (Podemos - Ahal Dugu) eta, azkenik, Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramirez (EH Bildu).

Juan Gutierrez NGK kontseiluko presidenteak azaldu duenez, asmoa “Kontseiluaren eta taldeen artean harreman-bideak ezartzea izan da, alderdikeriarik eza, neutraltasuna eta elkarrizketa eraikitzailean oinarritutako harreman bat finkatzeko baliagarri izango direnak, horren ondorioz pertsona gazteen bizitzan egiaz eragingo duten neurri zehatzak hartzeko itxaropenarekin”.

Amaitzeko, Gutierrezek nabarmendu duenez “NGK kontseilua esker oneko sentitzen da parlamentuko talde guztien aldetik topaketetan jasotako tratuagatik” eta “Nafarroako gazteen alde eta mesedetan lan egitean oinarritutako harremanen hastapena baino ez izatea” espero du.

Lansaioa

Gazte Kontseilua Nafarroako Parlamentura itzuliko da datorren astean, baina orduko horretan parlamentuko talde ezberdinen aurrean lansaio bat egiteko izango da. Jardunaldi hori datorren azaroaren 22an izango da, 9:15etan eta NGK kontseiluko presidenteak, Juan Gutierrezek, Kontseiluaren historiari buruzko agerraldi bat egitea aurreikusten da, 2019. urteari buruzko laburpen bat egin eta dagoeneko lantzen ari diren etorkizuneko erronkak azaltzeaz batera.

Close