Adierazpena: Emakumearen Nazioarteko Eguna -Martxoak 8

Adierazpena: Emakumearen Nazioarteko Eguna -Martxoak 8

Nafarroan, Espainiako Gazte Kontseiluaren Gazte Emantzipaziorako azken Behatokiak jasotzen duenez, genero arteko desberdintzak arazo handienetakoa dira oraindik gazteen artean.

Horrela erakusten dute datuek, esate baterako, denboraltasun-tasan emakumeen kaltetan dagoen portzentajezko zortzi puntuko aldeak, urtean batez beste 2.000 eurotik gorako soldata-arrakalak edo txirotasun edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakume gazteen % 21,3ko portzentajeak.

Hori guztiori kontuan izanik eta M-8 honen esparruan Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) zera adierazi nahi du:

  • Ezinbestekoa da politika aktiboak eratzea emakumeek pairatzen duten prekarietatea, laneko diskriminazioa eta soldata-arrakala baztertzeko eta, gaur egun, oraindik emakumeak erantzukizun-kargu batzuetatik aldentzen dituen kristalezko sabaia hausteko.
  • Funtsezkoa da etxeko lana eta zaintza-lana ikusarazi eta duintzea, eta lan guztien erantzukidetasuna eskatzen dute lan horiei dagokienez.
  • NGK kontseilutik, era berean, emakume askok pairatzen duten diskriminazio bikoitza eta, are, hirukoitza nabarmendu nahi dugu. Horien adibide dira emakume migratzaileak, edozein ezintasun dutenak, heterosexual ez direnak edo trans emakumeak.
  • Indarkeria matxista (fisiko, psikologiko, sexual edo ahozkoa) pairatzen duten emakumeei eragiten dien zerbait da baina gizarte osoari dagokio eta esparru guztietan gertatzen da: lan arloan, etxean, espazio publikoetan... Baita ingurune hurbilagoetan ere, esate baterako, familian. Kultura eta gizarte aldaketa bat behar da lakra hori desagerrarazteko.
  • Emakume bakoitza bere gorputzaren jabe da. Emakume izate hutsarekin lotutako edozein indarkeria edo larderia mota arbuiatu eta kondenatzen dugu. Era berean, pertsonen salerosketari EZ esaten diogu.
  • Modu berean, indarkeria mota horien biktima diren emakumeak errudun bilakatzeko edozein asmo ukatzen dugu.
  • Gizarte osoaren inplikazio eta kontzientziaziorik gabe, ezinezkoa izango da arazo horiei guztiei erantzutea. Horregatik, ez isildu eta gure ingurunean ikusten dugun edozein desberdintza egoera salatzeko eskatzen dugu hertsatuki
  • Heziketa funtsezkoa da etorkizuneko belaunaldietan berdintasun erabatekoa bermatzeko. Hori dela eta, hezkuntza-sistemako eragile guztien inplikazioa bereziki azpimarratzen dugu, adin goiztiarrenetik berdintasuna bultza dadin balio gisa eta duen berebiziko garrantzia eman diezaieten. Era berean, heziketa funtsezkoa izango da egungo eredu patriarkalean ezarrita dauden genero aldetiko rol eta estereotipoak baztertzeko.
  • Nafarroako Gazte Kontseiluak, Foru Erkidegoko pertsona gazteak ordezkatzeko organo goren modura, gizon eta emakumeen arteko desberdintza baztertzeko lanarekiko konpromisoa mantendu eta indartzen du, genero-ikuspegia aintzatetsiz beti.

Aurrez adierazitako guztia kontuan izanik, Nafarroako Gazte Kontseiluak dei egiten die emakume guztiei M8 eguneko grebarekin eta Foru Erkidegoan egun horrekin lotuta deitzen diren ekintza eta mobilizazio guztiekin bat egin dezaten.  Modu berean, gizon guztiei M8 egunean parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie, mugimendu feministaren aldeko babesa erakutsiz.

Close