KORONABIRUS-A ETA ELKARTEAK - DIRU-LAGUNTZAK

KORONABIRUS-A ETA ELKARTEAK – DIRU-LAGUNTZAK

Bidali dizkiguzuen zalantzei emandako erantzunak hemen azalduko dizkizuegu (Instagram @cjnngk profilean zintzilikatutako bideoan ere dituzue). Dakizuenez, Iruñeko Gazteriaren Etxeko Elkartegintza Aholkularitzarekin elkarlanean konpondu ditugu. Laburpen gisa, aurreratu dezakegu oraingoz gauza gutxi daudela argi, eta, beraz, inkognitak argitu ahala, daukagun informazio guztia partekatuko dugu.

Bitartean, zuen galderak eta zalantzak bidaltzen jarrai dezakezue asociacionismo@cjn-ngk.org helbidera edo 680 666 877 telefonora idatziz.

Gainera, Iruñeako Udaleko Gazteria sailak gida bat argitaratu du gure elkarteko jarduerak martxan jartzeko kontutan izan behar ditugun hainbat kontu azalduz. Hemen bertan deskargatu ahal dezakezu (ekainaren 01ean eguneratua):

Etrokizunera Itzulera

Eta, gainera, hemen uzten dizuegu Iruñeako Udalak bere gazte jardueretarako dirulaguntza deialdia azaltzeko egin zuen bileraren bideoa. Honetan ziur deialdi honi buruz dituzuen galdera gehienen erantzuna aurkituko duzue (gazteleraz dago):

Orain bai, goazen galderekin:

  • Zer epe dituzte orain deialdiek?

Administrazio-prozeduren epeak martxoaren 14an eten ziren, alarma-egoera deklaratuta eta horrek irauten duen bitartean. Horrek esan nahi du guztiak gelditu zirela eta berriro ekingo zaiela alarma-egoera amaitzen denean, etenduraren unean zeuden egoerara itzuliz, eta, beraz, egun horretan geratzen ziren epe-egunak geratuko dira.

Iruñeko Udalaren gazte jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeentzako deialdia martxoaren 12ko datarekin argitaratu zen, eta epea hilabetekoa zen hurrengo egunetik aurrera; gero, bi egun deskontatu beharko litzaizkioke; Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Nafarroako Institutuarena ez da oraindik argitaratu.

Udalarenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, on line aurkezpen bat aurkitu dezakezue @pamplonajoven Sare Sozialetan, edo Gazteriaren Etxeko elkartegintza-aholkularitzari eska diezaiokezue: asesoriaemprendimiento@casajuventud.com

  • Uztailerako kanpalekuak daude planteatuta: bideragarria ikusten al da horiek egitea?

Zaila da erantzutea … kontuan hartu beharko da egoera erabat normalizatu den edo murrizketarik dagoen. Beste data batzuk, beste talde batzuk… aurreikusten saiatu beharko da, gerta daitekeenagatik.

  • Noiz aurreikusten da hasi ahal izango garela informazio gehiago izaten?

Informazioa aldi berean ailegatzen ari zaigu esparru guztietan. Egunean egunekoa bizitzen ari da, eta korapilatsua da jakitea noiz eduki ahal izango den informazio gehiago, dena azkar aldatzen delako.

  • Konpentsatzen du proiektuetan aurreikusitako jarduera berberak sartzea?

Jakina, dagoeneko ezin direla egin baldin eta badakigu, ez: jarduerak dataz aldatu ahal badira ba aurrera edo, bestela, jarduera berriak pentsatu beharko dira.

  • Diru laguntzen zenbatekoa gastatu ezin bada, gazteria osoak galtzen al du diru hori, edo datorren urtean jarduera gehiago egiteko pilatzen al da?

Gazte jardueretarako diru-laguntzetara bideratutako dirua, printzipioz, urte barruan egiten direnentzat da. Ildo horretan, jarduera gutxiago egiten badira ohiko jarduera asko egitea ezinezkoa delako, aurrekontu handiagoa egongo da egiten direnei diru-laguntza gehiago eman ahal izateko, deialdien mugen barruan.

  • Aurreikusten al da on line jarduerak egiteak eragindako aparteko gastuak ordaindu ahal izatea?

Larrialdietako araudiak berariaz aurreikusten du jada eman diren diru-laguntzen deialdiak aldatu ahal izango direla, exekuzio- eta justifikazio-epeak inguruabarretara egokitzeko. Gure ustez, hala badagokio, aldaketak egin ahal izango dira gainerako deialdietan, baina baldintza berberetan, hau da, gauzatzean eta justifikatzean, betiere, ez justifikagarriak diren gastu berriak sartzean. Beraz, aurreikusita ez bazeuden, gure ustez ez dira egongo, etorkizunera begira proposamen ona izan daitekeen arren.

  • Gobernuak/Udalak gazteen eta elkarteen bizitza berriro suspertzeko neurri zehatzak planteatzen al ditu?

Ez dakigu, baina susmatzen dugu horrela izango dela eta gaur hemen egoteak erakusten duela. Edonola ere, gazteen eta elkarteen bizitza gazteriatik aktibatu behar da, eta elkarteek, zalantzarik gabe, ez diozue hori egiteari utzi.

  • Egon daitezkeen murrizketa berrien aurrean (espazio berean dauden pertsonen kopurua, segurtasun-distantziak …), Udalak/Gobernuak gazteentzako laguntza-zerbitzu berezia izango al du?

Berriz ere ez dakigu. Gertaerak nola garatzen doazen ikusi arte itxarotea beharrezkoa izango dela uste dugu.

Close