Koronabirusa eta etxebizitza, alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak?

Koronabirusa eta etxebizitza, alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak?

Lehenik eta behin, honako hau har ezazu kontuan:

Etxegabetzeak eten egin dira alarma-egoera hasi zenetik eta hurrengo 6 hilabetez.

Kalteberatasun-egoeran zaudela ulertuko da:

  • Egun hauetan zehar lanik gabe geratu bazara, edo aldi baterako enplegu-erregulazioan bazaude.
  • Autonomoa edo enpresaburua izanez gero, zure diru-sarrerak nabarmen murriztu badira (% 40a).
  • Zure familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoa ez bada 1.613,52 € baino gehiagokoa (hau da, 3 aldiz Hileko Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa, handitu egiten dena seme-alabak badituzu).
  • Alokairua edo hipoteka gehi hornigaiak diru-sarreren % 35a baino gehiago bada.

Datozen 3 hilabeteetan zehar amaitzen diren alokairu-kontratuak automatikoki berrituko dira 6 hilabetetarako, baldintza berdinekin.

Hori kontuan izanda...

ALOKAIRUAN BIZI BAZARA

Partikular bati alokatu badiozu:

  • Orain edozeinek eska ditzake Emanzipa alokairurako laguntzak, adin-mugarik gabe, martxoaren 14tik aurrera lanik gabe geratuz gero.
  • Emanzipa alokairuaren % 50a ordaintzeko laguntza da; 250€-ko muga dauka etxebizitzako, betiere alokairua 650€ baino gehiagokoa ez bada, eta nire diru-sarrerak 20.000€ baino gutxiagokoak badira edo 30.000€ baino gutxiagokoak badira bikotekidearekin.
  • Emanzipa-ri buruzko informazio gehiago nahi baduzu: emanzipa@navarra.es

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Ayudas+y+subvenciones/Emanzipa/

 

  • Orain familia-unitate kaltebera guztiek DaVid alokairurako laguntzak eska ditzakete, adingaberik ardurapean ez izan arren, eta etxebizitza-erroldan gutxienez urte batez izena emanda ez egon arren.
  • DaVid alokairuaren % 50a ordaintzeko laguntza da; muga kasuaren arabera ezarriko da, betiere alokairua 650€ baino gehiagokoa ez bada.
  • DaVid-i buruzko informazio gehiago nahi baduzu, aurretiko hitzordua eska ezazu 012 zenbakian edo Nasuvinsa webgunearen bitartez (https://www.nasuvinsa.es/0-ayudas/).

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Ayudas+y+subvenciones/David/

Hala ere, Emanzipa eta DaVid, horien baldintzek ezartzen dituzten mugen ondorioz, ez zaizkie alokairua ordaintzeko arazoak dituzten pertsona guztiei iristen.

Eta ez baditut baldintzak betetzen, zer egin dezaket?

Alokairuaren ordainketaren luzamendua (hau da, atzerapena) eska dezakezu:

  • Partikular bati (10 etxebizitza baino gutxiago alokatzen ditu) alokatu badiozu:

Kalteberatasun-egoeran bazaude, alokairuaren ordainketaren atzerapena eskatu ahal izango duzu. Alokatzaileak zazpi egun izango ditu hori onartzeko baina, hark errefusatzen badu, bankuan estatuak bermatutako kosturik gabeko mikrokredituak eskatu ahal izango dituzu (eta itzuli beharko dituzu gehienez hamar urteko epean).

  • Etxebizitza “edukitzaile handi” bati (10 etxebizitza baino gehiago alokatzen ditu) alokatu badiozu, publikoa zein pribatua: Orduan automatikoki alokairuaren ordainketaren luzamendua (hau da, atzerapena) izango duzu.

Eta gela bakarra alokatzen badut? Eta kontraturik ez badaukat?

Zenbait egoeratan, ez duzu laguntzaren bat eskatzeko aukerarik izango. Nolanahi ere, etxebizitza sailarekin harremanetan jar zaitez eta zure egoera azal iezaiezu; agian neurriren bat eskatu ahal izango duzu.

Horrez gain, informazio gehiago eskura dezakezu finantza-erakundeetan (kutxak, bankuak eta abar).

Etxebizitza babestua alokatzen baduzu Nafarroan:

  • Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak automatikoki berrituko dira, eta zenbatekoa errentaren % 75era arte igoko da hiru hilabetetan zehar (beharbada neurria luzatu egingo da).
  • Laguntzarik jaso ez dutenentzat, Nasuvinsa erakundeak ordainketaren luzamendua (hau da, atzerapena) eskaintzen du, Nasuvinsa erakundeko etxebizitzetarako zein partikularren alokairu-poltsako etxebizitzetarako (apirilaren 1etik eta larrialdi-egoerak irauten duen bitartean).
  • Neurri hauek alokairu babestuak eskaintzen dituzten enpresetara zabaltzeko aukera egon daiteke ere bai (interesik gabeko atzerapenak edo zorra barkatu eta orduan zorra desagertu egingo da); gainera, familia maizterrei dagokien dirulaguntza iraunarazi egingo da.
  • Luzamendua Nasuvinsa erakundearen lokalak dituzten enpresa txiki eta ertainetara zabalduko da.

HIPOTEKA BAT ORDAINTZEN ARI BAZARA

Luzamendu bat onartu egin da (hipotekaren ordainketaren atzerapena, alegia) eta, alarma-egoera hasi zenetik 3 hilabetez luzatuko da.

  • Atzerapena eskatu ahal izateko, lehen aipatu dizkizugun kalteberatasun-baldintzak bete beharko dituzu.
  • Zure ohizko bankuarengana (edo beste finantza-erakunde batengana) jo beharko duzu hipotekaren atzerapena eskatu ahal izateko.

 

Nolanahi ere, Etxebizitza sailarekin harremanetan jar zaitez eta zure egoera azal iezaiezu egoera honetan zer-nolako neurri har ditzakezun jakiteko.

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/

vivienda@navarra.es

628 346803 / 679 512378: Telefono bidezko arreta 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

BESTELAKO ESTEKA INTERESGARRIAK:

Koronabirusi buruzko ohiko galderak: Nafarroako Gobernua

https://coronavirus.navarra.es/es/

Osasunari lotuta ez dauden galderak: eguneroko jarduerak eta izapideak administrazioarekin

https://coronavirus.navarra.es/documents/3860554/3937821/Preguntas+frecuentes+sobre+las+medidas+no+sanitarias+adoptadas+como+consecuencia+del+COVID-19.pdf/7c73ca76-1eed-7cd8-8830-e5fae685be74?t=1584712425079

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea (zalantza orokorrak eta kalteberatasun-egoerak)

https://www.redpobreza.org/actualidad/informacion-covid-19/

SOS Racismo (diskriminazio arrazisten eta xenofoboen salaketa)

https://www.pamplona.es/entidades/sos-racismo-navarra

 

Close