Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak ‘Gazteak #etaarduratsuak’ kanpaina aterako du

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak ‘Gazteak #etaarduratsuak’ kanpaina aterako du

  • Kanpainaren bitartez, NGKak gazteak, gizarte gehiena bezala, COVID-19 gaixotasunak eragindako krisialdiaren aurrean arduratsuak izaten ari direla defendatu nahi du
  • Halaber, Foru Erkidegoko gazte guztiak sare sozialen bitartez mugimenduarekin bat egitera bultzatu nahi ditu
  • Kontseiluak gazteak ukitzen dituzten arazoak isilean gordetzen ari direla jarri nahi du agerian

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) ‘Gazteak #etaarduratsuak’ kanpaina aterako du azken asteetan argitaratu den informazioari erantzuteko. Bertan, gazteak deskonfinamenduaren prozesuan zehar arazo gehienak sortzen dituztenak direla iradoki egiten da. Horren bidez, gazteek prozesuaren neurri guztiak jarraitu dituztela nabarmendu nahi du NGKak eta, horretarako, Nafarroako gazte guztiak sare sozialetan nagusituko den ‘Gazteak #etaarduratsuak’ kanpainarekin bat egitera bultzatu nahi ditu.

NGKko presidenteak, Juan Gutiérrez-ek, azaldu du kanpaina “sortu dela gazteek aste hauetan zehar arauak betetzen ez dituztela adierazi duten hainbat informazio eta mezu ikusi ondoren”. Beraz, adierazi du “iritzia emateko, ezetz esateko garaia dela; gazte gehienek ezarritako neurriak betetzen dituzte, eta ikusitako informazioa aspalditik jasaten ari garen kriminalizaioaren beste adierazgarri bat baino ez da”.

Ildo beretik, Gutiérrez-ek esan du “gazteak deskonfinamenduan zehar nagusitu egin diren arazoen eragile direla esateak arreta benetan garrantzitsuak diren arazoetatik besteratzea eragiten duela”. Azpimarratu nahi izan du “krisialdiak gazteetan izan duen eraginari eta hainbat ondorio negatibori buruz hitz egin beharrean, helburua arduratsuak izaten ari diren herritarrak erruduntzat jotzea izan dela”. Izan ere, “krisialdia hasi denetik, bukatu egin diren enplegu guztien erdia 35 urte baino gutxiago dutenei dagokie”.  NGKko presidenteak uste du “kontua ez dela gazteei edo adinekoei buruz hitz egitea baizik eta arduratsuak eta arduragabeak daudela, eta azken horiek, zoritxarrez, edozein tokitan aurki daitezke”.

‘Ohikotasun berria’

Aurrekoagatik guztiagatik, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak hasi den berreraikuntza prozesuan zehar gazteak entzutea eskatu du, COVID-19 gaixotasunak eragindako ondorioak arin daitezen. “Ez dugu aurreko ohikotasunera itzuli nahi”, dio Gutiérrez-ek. Izan ere, honako hau adierazi du: “pandemia iritsi baino lehen gazteok arazo asko bagenituen, etxebizitza bat jasotzeko zailtasuna, langabezia, lan-prekaritatea, eta hezkuntzari eta osasunari lotutako kontuak, besteak beste; alde batera utzi ezin diren kontuak, alegia”.  Amaitzeko, NGKko presidenteak azpimarratu nahi du “Kontseiluak erakundeekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean aritzeko gogoa duela, berriz ere gazteak krisialdi baten ondorioak gehien pairatzen dituztenak izan ez daitezen”.

Close