'Eraman nazazu', udako sexu-osasun kanpainaren leloa

‘Eraman nazazu’, udako sexu-osasun kanpainaren leloa

  • Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea, Gazteriaren Kontseilua eta Iruñeko Udala elkarlanean ari dira informazioa eta prebentzio-materiala zabalduz

Aurten, Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak eta Iruñeko Udalak sexu-osasunari buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina berrargitaratu dute, 2018tik aurrera data horien inguruan elkarrekin egiten dutena. 2020an, San Fermin jaiak bertan behera uzteaz gain, uda aproposa den topaketa eta harremanetara bideratuta dago, COVID-19 osteko krisiaren ezohiko beheraldian ere bai. Baina, gainera, Iruñeko jaiak bertan behera uzteak aukera ematen du oraingo honetan materialen banaketa hiriaren erdigunean ez kontzentratzeko, baizik eta auzoetan ere islatzeko.

Kanpainaren helburuak, ordea, berberak dira: sexu-harreman seguru eta atsegingarrietan eragitea, sexualitatea afektibotasun-espaziotzat hartzen duen ikuspegi zabal batetik, besteekiko komunikaziotzat, eta ikuspegi positibotik, sexualitatea pertsonaren eraikuntza-prozesuaren parte dela ulertuta.

Fernando Aranguren Gazteria zinegotziak, Juan Gutierrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidenteak eta Lucia Burgui Batzordearen koordinatzaileak 'Eraman nazazu' mezu eta ekintza sorta bat aurkeztu dute gaur goizean, gazteek sexu-harremanen barruan prebentzio-neurriak har ditzaten bultzatzeko. Ekimen horrek, liburuxken, kartelen eta edukien bidez informazioa sare sozialetan zabaltzeaz gain, preserbatiboak (maskulinoak, femeninoak edo latexezko eskuoihaltxoak) diren hainbat material banatuko ditu gazteen artean, nahi duen pertsona orok prebentzio-materiala doan eskura izan dezan.

Aurten, lehen aldiz, kanpaina banatzeko puntu finko bat egongo da Gazteriaren Etxean. Halaber, materialak hiriko auzoetako 150 ostalaritza-establezimenduren artean banatuko dira. Guztira, 160 kutxa egongo dira gazteen eskura, 4.000 txartelekin, informazio-liburuxka bat, preserbatibo bat eta lubrifikatzaile dosi bat dituztenak. Gainera, establezimenduak lokaleko leku ikusgarrietan kartelak jarrita seinaleztatuko dira, eskuragarri daudela jakinarazteko.

Close