Albatros Kluba

Sarrera modura azaltzera gatoz zer den Albatros, bai oraindik ezagutzen ez dutenentzat eta bai aspertu gabe oroitzen dutenentzat. Lehenik eta behin erantzun dezagun galdera: “Zergatik Albatros?”. Hona hemen erantzuna: albatrosaren luzera 1,3 metrokoa da eta bere hego-zabalera berriz, 3,6 metrokoa. Horrek hegaldia abian jartzea eragozten dio baina, aireratzen denean, albatros arrotza munduko hegazti azkarrena da. 42 egunetan, 22.545 kilometroko distantzia hegan zeharkatzeko gaitasuna du, errekor bat animalien erreinuan. Hemisferio australeko itsasoen gainetik hegan egiten duen hegaztia da eta hegan egiteaz nekatzen denean, beldurrik gabe ekiten dio igeriketari, olatu harrotuen artean.
null:
Closed

Web Orria

Close