FORMAKUNTZA POLTSA

  • PRESTAKUNTZA-IBILBIDE BAT?
    Bai horixe! Ideia prestakuntza guztietara blokean izena eman ahal izatea da, modu horretan gunea erreserbatuta izateko. Gainera, ibilbide osoa burutzen duten pertsonek, hura bukatzean, diploma bat jasoko dute, non jasotako prestakuntza-orduak agertuko diren eta zure elkarte edo entitateak aniztasunarekin duen apustua eta konpromisoa bermatzen duena.
    Edonola ere, ibilbide osoa nahi egin ez baduzu, interesatzen zaizkizun prestakuntzetara bakarrik apunta zaitezke. Ez pentsatu gehiago eta zure gustura diseinatu! 

  • ZEINTZUK DIRA IBILBIDEAK HARTZEN DITUEN PRESTAKUNTZAK?
    Jada esan dugun bezala, Prestakuntza-Ibilbideak aniztasunaren inguruan dihardu eta 4 eremu ezberdinetatik ekingo diogu: berdintasuna, aniztasun kulturala, desgaitasuna eta aniztasun sexuala. Horrela, ibilbidea eratzen dituzten prestakuntzak hauek dira:
    1- Berdintasunerako bidean jolasten: berdintasuna sustatzen duten tresna ludikoak.
    2- Zurrumurruak desaktibatzen: aniztasun kulturala aintzakotzat hartzeko ideiak, jokoak eta estrategiak.
    3- Komunikazioa keinu-hizkuntzan.
    4- Desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak: komunikazioa eta tratu ona hobetzeko baliabideak.
    5- LGTBI+ errealitateak: aniztasun sexuala ulertzeko ikuspegi inklusiboak.
    Eta, prestakuntza hauetaz gain, beste bi daude (ibilbidetik kanpo):
    1- Parte-hartze eta erreleboen kudeaketa elkarteetan.
    2- Lankidetza-proiektuen garapena.
  • ZERGATIK ANIZTASUNAREN INGURUAN ETA EZ BESTE EREMU BATEN INGURUAN?
    Gazteen elkarteekin eta gazteekin lan egiten duten langile teknikoekin ditugun bilera eta harremanek prestakuntzen gaia aukeratzera orientatzen gaituzte. Kasu honetan, elkarte guztiek garatzen dute haien jarduera aintzakotzat hartu beharreko gizarte anitz batean. Prestakuntza hauekin, aniztasun positiboarenganako arreta eraiki ahal izateko oinarri bat garatzea espero dugu eta, horretarako, jokoaz baliatuko gara prestakuntza guztien ildo nagusi bezala.
  • ZENBAT BALIO DUTE PRESTAKUNTZEK?
    Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.

 

 

IZENA EMAN HEMEN

 

Maiatzak 18 eta 19.

PRESTAKUNTZA IBILBIDETIK KANPO

Partehartze eta Erreleboen Kudeaketa Elkarteetan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Ekainak 21 eta 22.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEAREN BARNE

Zurrumurruak Desaktibatzen: aniztasun kulturala aintzakotzat hartzeko ideiak, jokoak eta estrategiak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Irailak 13 eta 14.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEAREN BARNE

Berdintasunerako Bidean Jolasten: berdintasuna sustatzen duten erreminta ludikoak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Irailak 27 eta 28.

PRESTAKUNTZA IBILBIDETIK KANPO

Lankidetza Projektuen Garapena.

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Urriak 04.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEAREN BARNE

Zeinu Mintzairan Komunikatu: zeinu mintzaira ikasi eta ulertu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Urriak 18 eta 19.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEAREN BARNE

Desgaitasun Intelektuala edo Garapen-Desgaitasuna duten Pertsonak: komunikazioa eta tratu ona hobetzeko baliabideak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Azaroak 15 eta 16.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEAREN BARNE

LGTBI+ Errealitateak: aniztasun sexuala ulertzeko ikuspegi inklusiboak.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

FORMAKUNTZA IBILBIDEA

Close