Berdintasunerako Bidean Jolasten: genero-ikuspegia sustatzen duten erreminta ludikoak.

  • ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?
    Genero-desberdintasuna honen forma guztietan ezabatzea eta gizartean berdintasun erreal baten sustapena elkarte eta entitate publikoen agenden zati garrantzitsua izatera igaro dira. Horri buruzko giza-kontzientzia bat sortu da eta, pixkanaka, emakumeen egoera gizonezkoen egoerara parekatzen duten eskubide berriak lortzen ari dira.
    Hala ere, emakumeengan gauzatzen diren desberdintasunak, diskriminazio-egoerak edo indarkeriak sortzen, mantentzen edo iraunarazten dituzten elementu asko daude oraindik. Eta asko dira ere nor eta nola “izan behar zaren” gizon edo emakume bezala ezartzen duten agindu eta arau sozialak, bakarrik sexu biologikoan oinarrituz.
    Zentzu honetan, gazteen elkarteek duten heziketa-eginkizuna, kolektibo horretarako erreferente gisa, oraingo eredu erlazionala (gizon-emakume dualtasunean eta patriarkatuan oinarrituta) berdintasun gehiagoko eredura (ekitate, elkarren arteko hezkuntza eta elkarren arteko errespetuan oinarrituta) eraldatzeko estrategiarik onena izan daiteke.
    Hori dela eta, prestakuntza honetan gaur egungo testuinguru patriarkalaren egoera aztertuko dugu, eta modu ludiko eta sormenezko moduan, genero-ikuspegia barne hartzen duten eta elkartearen eguneroko lanean zeharkako moduan berdintasuna bultzatzea bilatzen duten estrategia eta lan-dinamika berriak sustatuko ditugu.
  • ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?
    - Genero-desberdintasun egoerari buruzko sentsibilitatea eta kontzientziazioa sustatzea, bai eta horren gaineko ekintzen inpaktua ere.
    - Portaera-eredu sexistak transmititzen edo iraunarazten dituzten giza-elementu patriarkalen identifikazioa sustatzea.
    - Parte hartzen duten elkarteen funtzionamenduagenero-ikuspegitik aztertzea, barne-kudeaketa mailan zein ekintzen diseinuan, programazioan, exekuzioan eta ebaluazioan.
    - Kudeaketa- eta lan-erreminta inklusiboak sortzea, entitatean modu ludikoan eta sormenezko moduan genero-transbertsalitatea etengabe barne hartzea sustatzen dutenak.  

  • ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?
    Zein eduki landuko ditugu?
    - Sistema patriarkala:
    o Oinarrizko ezaugarriak
    o Ageriko ondorioak
    o Genero-desberdintasun estrukturala (testuinguruaren analisia).
    - Eguneroko berdintasunaren promozioa:
    o Elkarren arteko hezkuntza-estrategiak genero-ikuspegia barneratzeko (identifikazioa, ikusgarri egitea, hizkuntzaren erabilera, balioen transmisioa).
    - Genero-transbertsalitatea:
    o Genero-transbertsalitatea elkartearen ohiko lanean sartzeko gakoak.
    o Analisirako erremintak eta, dagokionean, lana berriz planteatzea genero-ikuspegitik.
    o Berdintasuna entitatearen ohiko zereginetan ezartzeko joko eta dinamikak.
  • NORI DAGO BIDERATUA?
    Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
    CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.

  • NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?
    Irailaren 13 eta 14an (ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara) Kontseiluaren egoitzan: Yanguas y Miranda kalea, 27 bis, Pamplona/Iruña.
  • FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!
    Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
  • ETA IZENA EMAN ONDOREN?
    Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
    Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
    Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.

 

Formakuntza guztietara bueltatu

Close