Partehartze eta Erreleboen Kudeaketa Elkarteetan

  • ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?
    Inplikazio eta erabakitze maila desberdinak elkarte berdinaren barnean; erantzukizun asko duten pertsonak presio gehiegi nabaritzen dute bizkarran eta beste batzuk, berriz, eginkizun gehiago jaso nahi dituzte baina ez dakite nola egin… tailer honetan elkarteetan askotan topatzen ditugun egoera hauei buruz hausnartuko dugu. Gure elkartean dugun parte-hartze eredua eta honek gure funtzionamenduan nola eragiten digun analizatutko dugu.
  • ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?
    - Beste ekarte eta kolektiboak ezagutu.
    - Partehartzeak gure jarduera eta eginkizunetan nola eragiten duen ikusi.
    - Gure elkartearen behar eta helburuetan oinarrituta, gure parte-hartze eredua berrikusi eta egokitu.
    - Erreleboen garrantziari buruz hausnartu eta hauek errazteko baliabideak ikasi.
  • ZER EDUKI LANDUKO DITUGU?
    - Eginkizun eta betebeharren kudeaketa eta banaketa.
    - Talde lana.
    - Partehartze maila desberdinak.
    - Partehartzea errazteko baliabideak.
    - Partehartzea gure elkartearen metodología bat bezala.
    - Lidergo eredu desberdinak, partehartzearen bultzatzaile edo oztopoa?
  • NORI BIDERATUA?
    Gazteriarekin lan egiten duten elkarte, kolektibo, mugimenduei. CJN-NGK-ko elkarte kideek lehentasuna izango dute.
  • NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?
    Maiatzaren 18 larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta 19an igandea 10:00etatik 14:00etara Tuteran, Lourdes Gizarte-Etxean.
  • FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!
    Formakuntza guztia Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak finantziatzen du.
    Janari eta ostatuaren gastuak (azken hau Iruñeatik kanpo bazatoz) ere finantziatuak daude.
    Tutera urruti duzu? Lasa! CJN-NGK-k desplazamendu eta ostatu gastuak ordaintzen ditu!
  • ETA IZENA EMAN ETA GERO?
    Behin hautaketa egina, NGK-k guztiekin kontaktuan jarriko gara zuen partehartzea baieztatzeko eta bakoitzaren beharrak eta logistika zehazteko.
    Ezinbestekoa da partehartzaileok formakuntzaren %90era etortzea.
    Formakuntza bukatzean edukien dokumentazio osagarria bidaliko da.

IZENA EMAN

Formakuntza guztietara bueltatu

Close