Zurrumurruak Desaktibatzen: aniztasun kulturala aintzakotzat hartzeko ideiak, jokoak eta estrategiak

  • ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?
    Gizarte anitz batean bizi gara baina askotan ez dugu elementu aberasgarri bat bezala bizitzen, eta ez dugu kontuan hartzen gure elkarte edota entitateetan funtzionatzerako orduan. Prestakuntza honetan bizikidetasuna oztopatzen duten eta aukeren desberdintasuna sortzen duten estereotipo, aurreiritzi, zurrumurru eta diskriminazioen arrazoiak eta ondorioak aztertuko ditugu. Elkarte eta pertsona bezala aniztasun kulturalari ematen diogun tratua aztertuko dugu eta horren aurrean egiteko modu positibo eta inklusiboak garatzeko estrategiak esploratuko ditugu.
  • ZEIN HELBURU LORTU NAHI DITUGU?
    - Laguntza- eta sentsibilizazio-estrategiak eskaintzea aniztasunaren aurreko jarrera positiboa faboratzeko.
    - Oinarrizko kontzeptuak: estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak eta diskriminazioak.
    - Jarduketa-moduak esploratzea gure elkarte eta entitateetan.
    - Lankidetza-erlazio eta -jarduerak sustatzea.
  • ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?
    - Estereotipo, aurreiritzi, zurrumurru eta diskriminazioen jatorria, hedapena eta ondorioak.
    - Elkarte edota entitateentzako autoanalisi-tresnak (botere-dinamikak, komunikazio moduak, eranste-maila) eta pertsonentzako autoezagutza-tresnak.
    - Komunikazio-baliabideen eta erreferentziako pertsonen aniztasun kulturalari buruzko diskurtsoaren analisia.
    - AntiZurrumurruak Estrategia elkarte edota entitate gisa eta AntiZurrumurru Eragile gisa ezartzeko alternatibak.
  • NORI DAGO ZUZENDUTA
    Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
    CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.
  • NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?
    Ekainaren 21 eta 22an 16:00tik 20:00ra ostiralean eta 10:00tik 14:00ra larunbatean, Batzordearen egoitzan: Yanguas y Miranda kalea, 27 bis, Pamplona/Iruña.
  • FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!
    Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
  • ETA IZENA EMAN ONDOREN?
    Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
    Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
    Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.

Formakuntza guztietara bueltatu

Close