GAZTE ATERPETXEAK

Zuen beharrekin hobekien egokitzen den Aterpetxea bilatzen hasi aurretik, kontuan hartu ondorengoa: Nafarroako Gobernuak joan den azaroan (2017) aukera bat onartu zuen, alegia elkarteek Gazteen Aterpetxeari emango dioten erabileraren arabera preziotan murrizketa bat egin daitekeela, doakoak izateko aukera barne. Horren truke INDJ-rako (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua) kontraprestazio bat ezarriko da, ohikoa denez proiektuan kolaboratzaile bezala bistaratzea eskatzen duena.

“Beherapen” hauek eskuratzeko interesatuta al zaudete? Ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

  • Deitu Fuerte del Príncipe/Printzearen Harresia  aterpetxera, hautatzen duzuen Aterpetxearen eskuragarritasuna ziurtatzeko (Aterpetxearen erreserba gutxienez hilabete lehenago egitea gomendatzen da).
  • Eskuragarritasuna egiaztatu duzuenean INDJ erakundean, eskari bat (Aterpetxeari emango zaion erabilera azalduz eta “beherapena” eskatuz) aurkeztu behar da, erreserba egitean Printzearen Harresian emango zizueten eskari formularioarekin batera.
  • INDJ erakundeak erantzungo dizue zuen eskaera onartua izan den edo ez (astebeteko epean gutxi gorabehera) eta dagokion kontraprestazioa ezarriko da.

Hori horrela, orain bai hemen azpian uzten dizuegu Nafarroako Gobernuko gazteriaren webgunea; bertan aurkitu ahal izango dituzue Nafarroan eskuragarri dauden Gazteen Aterpetxe ezberdinak eta horrez gainera, horien inguruko informazio guztia dakarren esteka. Nolanahiko zalantza argitzeko, gurekin kontaktatu!

NAFARROAKO GAZTE ATERPETXEAK   INFO GEHIAGO

Close