GAZTERIA ETA POLITIKOAK Hitz Egingo Dugu?

Ondorioak:

Zona bakoitzean egindako lanaren ondoren eta alderdi politikoen hautagaiekin amankomunean jarri ondoren, hurrengo botoietan landutako proposamenak ikusi ahal dituzue lurraldeaka:

IRUÑA TUTERA ALTSASU TAFALLA ZANGOTZA

Zer da?

Gazteria eta politika Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren partaidetza-proiektua da, Erasmus +-ekin batera finantzatuta. Horren bitartez, Nafarroako gazteek haien eskualdeko egoeraren diagnostikoa egitea bultzatu nahi da, baita hobetzeko proposamenak egitea ere.

Ondoren, bi gauza horiek beraiek bidaliko dizkiete Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako alderdi ezberdinen hautagaiei, haiekin berdinetik berdinera eztabaidatzeko.

Nork parte hartu dezake?

Nafarroan bizi den 14 eta 30 urte bitarteko edozeinek. Zu zeu zara?

Nola egingo da?

Ekitaldi bat antolatuko da 8 herritan (Elizondo, Izaba, Tutera, Lizarra, Altsasu, Tafalla, Zangoza, eta Iruñea). Antolatzaileek metodologia berezi bat abian jarriko dute, parte-hartzaileei hausnartzera, partekatzera, eta sortzen diren ideia guztiak “lurreratzera” laguntzeko.

Ondoren, horietako parte-hartzaile batzuk amaierako ekitaldi batera joango dira, non ordezkari politikoekin berdinetik berdinera elkarrizketan arituko diren.

Helburuak:

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai ezberdinei guneen beharrei buruz kontzientziatzea.

Gaztaroa kolektibo gisako beharrei buruz ere kontzientziatzea.

Guneetako gazteen haien oraingo errealitateari buruzko hausnarketa sustatzea, eta hura jabetzea.

Gune ezberdinetan parte hartu nahi duten gazteak aurkitzea.

Hobekuntza zehatzak adostea partaidetzak ondorio errealak izan ditzan.

Noiz?

Tokiko ekitaldien fasea maiatzaren 4an egingo da, 10:00etatik 14:00etara arte, Elizondon, Izaban, Tuteran, eta Altsasun; eta maiatzaren 11n, 10:00etatik 14:00etara arte, Lizarran, Zangozan, Tafallan, eta Iruñean.

Amaierako ekitaldia maiatzaren 11n izango da, 16:00etatik 19:00etara, Iruñean.

Close