Kontseilua
Zer da Nafarroako Gazteriaren Kontseilua?
Nafarroako Gazteriaren Kontseilua 1986an sortu zen, Nafarroako gazteria ordezkatzeko organoa izateko. Gure helburua da gazteriaren partaidetza bideratzea hala nola pertsona gazteen eta gazte elkarteen eskubideak defendatzea.
Kontseiluak Erkidegoko 3 esferen arteko zubia eratzen du: Gazte Elkarteek, Pertsona Gazteak eta Gobernu-Administrazio Publikoa. Horrela, hiru esfera horiek konektatu nahi ditugu gazteriaren egunerokotasunean eragina izatera heltzeko, pertsona gazteen partaidetza bultzatuz politika, gizarte, ekonomia eta kultura arloen garapenean.
Ordezkaritza bete ahal izateko, gazteen agindupean dauden taldetan eta elkartetan oinarritutako formula bat jarraitzen da. Horrela, gure nahia da gazteriaren pentsamoldea islatzea, betiere aniztasuna eta gizalegea kontuan hartuta. Beraz, Kontseiluan mota orotako erakundeak aurki ditzakegu, esaterako Aisia eta Denbora Librea, Giza Eskubideak, eta abar luze bat. Zatoz erakundeen atala ezagutzera, informazio zabalagoa eskura dezazun.
Plataforma anitza lortzea da gure nahia, gogoetarako eta ideien zein esperientzien trukerako bidea emango duena eta horrez gainera Administrazioan, gizarte agentetan eta komunikabidetan sorturiko proposamenak, aldarrikapenak eta salaketak jendarteratzeko jardunean aritzen gara. Hori guztia gazteriaren arazoak, kezkak eta nahiak ebazteko eta horien bizi-kalitate hobea lortzeko bideratzen da.
Gure balioak dira partaidetza demokratikoa eta plurala; baliabide horien bidez bultzatu nahi dira gizartean erabateko hiritartasuna, gizarte konpromisoa, aukeren berdintasuna, elkarrizketa eta aniztasunarekiko errespetua, zentzurik zabalenean.
Nafarroako Gazte Kontseiluak eskubidea eta konpromisoa aldi berean hartzen ditu barne: Zuzenean edo zeharka gazteria eragiten duten politiken diseinuan parte hartzea eta kolektibo honen arazoetarako irtenbide ezberdinak aurkeztea.
Gure ordezkaritza, kritika eta aldarrikapen jarduerak CJN/NGK sendotu egin du gazteriaren interesen aldeko solaskide onargarri modura eta aldi berean jarduera eremuak gureganatzea ahalbidetu digu, horrela gazteak ikusle soilak izatetik protagonistak izatera pasatuz. Eta horregatik jarraitzen dugu lanean.
Projektu eta Memoriak
- 2019ko Memoria Teknikoa.
- 2018ko Memoria Teknikoa.
- 2017ko Memoria Teknikoa.
- 2016ko Memoria Teknikoa eta Balantze Ekonomikoa.
Legedia eta dokumentuak
Aldarrikapenak
- Bekadunen Mundu Mailako Greba.
- Alianza por la Infancia en Navarra.
- Juventud Necesaria.
- Proyecto de Ley de Renta Garantizada.
- Gazteon Osasunagatik, Lan Prekarietatearekin Amaitu.
- #YoAcojo