Materialak

Hemen duzue erabilgarriak gerta dakizkizuen gure materialen kutxa, prestatzeko, jardueren inguruko ideiak bilatzeko, lanen baterako dokumentatzeko, aldi baterako entretenitzeko… gainera, kutxa hau beti zabalik dago ekarpen berrietarako, beraz, jende gehiagorekin partekatzeko moduko zerbait interesgarria eskaini nahi baduzu, helarazi guregana (info@cjn-ngk.org) eta guk igoko dugu denok gozatzeko aukera izan dezagun!

Web interesgarriak

Materialak

Elkarrizketa Egituratuari buruzko Gidaliburua
Gidaliburua
Espainiako Gazteriaren Kontseiluak Elkarrizketa Egituratua zer, zertarako eta nola egiten den azaltzen duen gidaliburu bat argitaratu du. motza eta argia da, beraz irakurtzera animatzen zaituzrtegu oso partehartze prozesu interesgarria suposatzen duelako.

2016ko 2. seihileko Emantzipazio Behatokia
Txostena
Espainiako Gazteriaren Kontseiluak gazteok emantzipazioa lortzeko dugun egoerari buruzko txostena argitaratu du. Gurasoen etxetik "hegan" egiteko dugun egoera latzaren ispilua dira bertan aurkitu ditzazkegun datuak.

Europa Helmuga 2017
Gida
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Europa mailan dauden aukerak nola aprobetxatu azaltzen duen gida hau argitaratu du: lanbidea, etxebizitza, mugikortasuna, Erasmus+, ikasketak... denak bere tokia dauka!

Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza lantzeko baliabide pedagogikoak
Web Orrialdea
Web orrialde honetan Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza lantzeko bideoak, unitate didaktikoak, jokuak eta beste hainbat baliabide aurkituko dituzue. Bihar bertan martxan jartzeko prestatuta daude beraz, zer ari zara itxoiten?

Guía Fácil y Rápida para Financia tu Proyecto de Juventud con Erasmus+
Gida Didaktikoa
Espainiako Gazteriaren Kontseiluak Gida hau aurkeztu berri du eta, egia esan, jarri dioten izenburua ez du gezurtzen: erabiltzeko oso errexa eta zure helburu edo projektuen arabera orriz orri saltoka eramango zaitu egin beharreko pauso guztietatik gidatuz. Pena bat bakarrik gazteleraz egotea...

Sexualitatearen Koloreak
Gida Didaktikoa
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak aniztasun sexuala era positibo eta entretenigarrian lantzeko gida hau argitaratu berri du.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko II. Gazte Plana
Plana
Urte beteko partehartze prozesu baten ondoren, badaukagu esku artean  hurrengo urteetan gazteriari bideratuko diren jarduerak aiptzen dituen dokumentua. Arlo desberdinen arabera antolatua dago, beraz oso erraxa da gehien interesatzen zaizuen gaiei buruzko akzioak ikustea!

Positiboki Nabegatu. Internet Erabili eta Gozatu.
Gida Didaktikoa
Tenerifeko la Laguna Unibertsitateak gida hau argitaratu du internet erabiltzeko dugun modua ikusteko eta era osasuntsuagoan egiteko. Gazteleraz.

Baloreetan Hezitzeko 60 Laburmetrai
Laburmetraiak
Laburmetrai hauekin hainbat balore landu ahal izango dituzue haur eta gazteekin. Horrela, ikus-entzunezko material honen bidez hauen erabilera osasuntsuan ere sakondu ahal izango dugu. Zoritxarrez, guztiak gazteleraz daude

Participación Juvenil - Guía Práctica
Gida Didaktikoa
Zure elkartean partehartze prozesu bat hasi nahi duzu baina ez dakizu nola? Tenerifeko Kabildoak egin duen gida honetan partehartzeari buruzko funtsezko kontzeptuak ulertuko dituzu eta, gainera, bihar bertan aurrera eramateko jarduerekin. (Gazteleraz)

Educación de las Sexualidades - Los Puntos de Partida de la Educación Sexual
Gida Didaktikoa
Heziketa sexualari buruzko gida (Cruz Roja Juventud-en eskutik), gai honetaz jakin behar diren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko. Era sinple eta erraxean idatzita baina, hori bai, jarduerarik gabe; den dena buruari kea ateratzeko! (Gazteleraz)

 

Redes Asociativas, Suma Fuerzas para Multiplicar Resultados
Gida Didaktikoa
Sarean lan egitearen onurak ezagutzen ditugu baina, benetan ba al dakigu modu honetan ongi lan egiten? Gida hau gure lan ohiturak berrikusten lagunduko digu ahal bezain eginkorrak izatea lortzeko.

Gazteriaren Tresnak Emakume eta Nesken Salerosketa Saihesteko
Gida Didaktikoa
Bikoteen arteko harreman osasuntsu eta berdintasunezkoak nola lantzera laguntzen digun gida didaktikoa. Barnean dauden jarduerak, orokorki, nerabeei zuzenduta daude.

DESExO
Komikia
Klase baten kurtso bukaerako bidaian gertatzen diren harremanen, amodioen, maitasunen, kontraesanen komiki dibertigarria. Oso egokia sexualitatea osatzen duten gai desberdinak lantzeko.

Los Equipos
Gida Didaktikoa
"Trabajar en común sin tirarnos los trastos" da gida honen azpi-izenburua, eta gure ustez nahiko argi uzten du dokumentu honen helburua: gure elkartearen barneko talde lana hobetzea ideia, hausnarketa eta jarduera desberdinen bidez.

Observatorio de Emancipación Navarra 2016 1. Semestre
Azterketa/Txostena
Espainiako Gazteriaren Kontseiluak egindako gazte emantzipazioari buruzko txostena. Nafarroako gazteei buruzko datu ugari aurkituko dituzue: ikasketak, etxebizitza, lan baldintzak etab.

2015 Nafarroako Gazteriaren Diagnosia
Azterketa / Txostena
Nafarroako Gazteriaren Behatokiak eginiko azterketa, arlo ezberdinetako gazteriaren egoera aztertzen duena: enplegua, emantzipazioa, azterketak, osasuna, ekintzailetza, etab. 2015 urteari dagokiona.

Gazteen Enplegu Bilaketa
Gida Didaktikoa
Forem-ek sorturiko gida, gazteriarentzat enplegua bilatzeko lagungarria (bereziki Lanbide Heziketako ikasleentzat diseinatua).

Laboramorioa
Gida Didaktikoa
Gida oso praktikoa, Nafarroako Institutuak Berdintasunerako eta Familiarako elaboratua eta nerabetasun garaiko genero indarkeriaren prebentziorako garatua. Galderak, jokoak eta jarduerak dakartza.

Ez Ogrorik eta Ez Printzesarik
Gida Didaktikoa
12 eta 16 urte bitarteko gazteen afektu-sexu heziketa jorratzeko Gida bat da. Praktikan oinarritzen da eta programa osatuen bidez antolatuta dago.

Lidergo Asoziatiboa
Gida Didaktikoa
Material hau, dagokion organizazioko lidergoaren eta funtzionamenduaren inguruan gogoeta egin nahi duten elkartetako kideentzat da. Interesgarria eta prebentiboa “erretzeak” saihesteko orduan!

CJN-NGK Zerbitzuen eta Baliabideen Gida
Gida
Kontseiluak 2014an diseinatutako materiala da, CJN-NGK-ko zerbitzuak erakustera datorrena. Denboraren joanarekin, aldaketaren bat egin da baina oro har errealista izaten jarraitzen du.

Giza Bingoa
Materiala / Jarduera
Material hau neska-mutilen taldeekin praktikan jartzeko da, harremanak eragiteko eta pertsona partaideak euren artean ezagutzera bultzatzeko.

Gazte Elkartegintzaren  Gida
Gida Didaktikoa
Elkarte bat sortu nahi zenuke baina ez dakizu nondik hasi? Iruñako Udalak sorturiko gida honetan azaltzen zaizkizu jarraitu beharreko urrats lagungarri guztiak.

Nafarroako Gazteriaren Beharrezko Azterketa 2015 uztaila
Azterketa / Txostena
Emantzipazio Publikoaren Behatokiak maiztasun batekin argitaratu izaten ditu zuzenean gazteriarekin loturiko datuak, bai estatu mailakoak eta bai Autonomia Erkidegoen araberakoak. Azterketa hau Nafarroari dagokio 2015eko uztailean.

Amodio Zintzoen Gida
Gida Didaktikoa
Consejo de la Juventud de Navarra-Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan sortua, diseinatua eta argitaratua gazteriaren genero indarkeriaren prebentzioa jorratzeko.

 

ZIURTAPENAREN azterketa
Azterketa / Txostena
ZIURTAPENA proiektuaren helburua da boluntariotzaren bidez eskuratzen diren gaitasunak lanbide arloan ziurtatuak izatea. Horretarako boluntzariotza jubenilak enpleguaren aurrean bizi duen egoera aztertu zuten.

Close