Lankidetza-Proiektuen Garapena.

  • ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?
    Beste elkarteekin amankomuneko lana egiteko baliabideak ezagutzea elkarte bakoitzaren alderdi positiboak aprobetxatuz era ezinhobea izan daiteke jarduera berriak antolatzeko. Formakuntza honetan elkarte berriak ezagutuko dituzu eta elkarte desberdinen arteko amankomuneko lanan sakonduko dugu.
  • ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?
    - Elkarte desberdinak ezagutu eta harremanak sendotu.
    - Amankomuneko projektuen oinarrietan sakondu.
  • ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?
    - Projektuen garapena.
    - Taldean lan egiteko gakoak.
    - Amankomuneko lanerako dinamikak eta arduren banaketa.
  • NORI DAGO ZUZENDUTA?
    Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
    CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.  

     

  • NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?
    Irailaren 27 eta 28an 16:00tik 20:00ra ostiralean eta 10:00etatik 14:00etara larunbatean Lourdes auzo-etxean (Frontia kalea 3), Tuteran.
  • FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!
    Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
  • ETA IZENA EMAN ONDOREN?
    Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
    Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
    Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.

 

IZENA EMAN

Formakuntza guztietara bueltatu

Close