LGTBI+ Errealitateak: aniztasun sexuala ulertzeko ikuspegi inklusiboak.

  • ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?
    Formakuntza hau LGTBI+ pertsonen errealitatea elkarteetan haintzat hartzeko baliabideetan sakontzean datza, hauek gune inklusibo, anitz eta errespetukoak bihurtuz.
  • ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?
    • Sexu-identitateari eta sexu-orientazioari buruzko gizarte-pertzepzioa naturala, integratzailea eta berdintasunezkoa izan dadin lan egitea.
    • Sexu-aniztasunekiko diskriminazio-jokabideak prebenitzea eta edozein portaera, lesbofoboa, homofoboa eta transfoboa, ezabatzea sustatzea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko aurreiritzien eta diskriminazioaren aurka borrokatzea.
  • ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?
    Formakuntza honen edukiak 4 moduluetan banatuta daude eta hauetako bakoitza lan ari baten inguruan arituko da.
    Modulo guztiek sexu aniztasuna eta LGTBI+ mugimenduekin lan egiteko gakoak eskaintzen dituzte. Moduluak honako hauek dira: < br/>
    1- Sexu-hezkuntza. Sexuazio-prozesuak. < br/>
    2- Sexu eta genero aniztasuna. < br/>
    3- Memoria Historikoa LGTBI. < br/>
    4- LGTBI baliabideak.
  • NORI DAGO ZUZENDUTA?
    Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
    CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.    

  • NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?
    Azaroaren 15 eta 16an 16:00tik 20:00ra ostiralean eta 10:00tik 14:00ra larunbatean, Kontseiluaren egoitzan: Yanguas y Miranda kalea, 27 bis, Iruña.
  • FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!
    Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
  • ETA IZENA EMAN ONDOREN?
    Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
    Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
    Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.

IZENA EMAN

Formakuntza guztietara bueltatu

Close