Y A J A I !

Y A J A I !

NAFARROAKO GAZTE ELKARTEEN LEHEN TOPAKETA

Hementxe duzue YAJAI! laburbiltzen duten bideo eta argazkiak. Aise eta Denbora Libre Mahaia biltzen jarraituko da jarduera berriak antolatzeko eta bildu ahal ditugun buru guztiak behar ditugu lan honetarako!

Mahaia hurrengo urriaren 23an asteazkena bilduko da arratsaldeko 18:00etan Kontseiluan (Yanguas eta Miranda kalea 23 bis): etorri zaitez!

Yajai! gazteen elkarteok botatzen dugun borrokarako oihua da, gure garrantzia eta gizartea eraldatzeko dugun ahalmena aldarrikatzeko. Egun oraindik kutsatzen gaituzten estereotipoak hausten dituen oihua da. Zenbat aldiz entzun dugu gazteak ez direla konprometitzen eta gertatzen den orok berdin zaiela? Egunero frogatzen dugu hori ez dela egia; hori dela eta, festarako oihua bota nahi dugu, gazteekin eta gazteen alde lan egiten duten beste elkarte batzuk ezagutzeko, eta borroka partekatu honetan bat egiteko.

Baina zer da Yajai!? Ospatzeko eguna da, eta desafioz eta erronkaz beteta egongo da, parte hartu nahi duzuen elkarte guztiok horiei aurre egiteko. Gainera, beste elkarteetako gazteak ezagutzeko aukera izango duzue eta, hala, gure sarea sendotuko dugu.

Elkarte bakoitzak 3-6 boluntarioko taldea ekar dezake, 14 eta 30 urte bitartekoak, Yajai! abenturan elkartea ordezkatzeko

Ezin dugu askoz gehiago aurreratu, ezustekoek eta zuon inprobisatzeko gaitasunak ere garrantzia izango baitute probak egitean. Hori bai, erronkari aurre egin ondoren bazkaria izango dugu, indarberritzeko eta jokaldiak komentatzeko.

Beraz, ez ahaztu: erreserbatu urriaren 5eko goiza, 10:00etatik aurrera. Ausartzen zaretenok, bete formularioa. Beste guztia, gure esku!

Laburbilduz:

AUSARTZEN GARA!

Noiz?

Zer da Yajai!?

Zer egingo dugu?

Nor parte hartu dezake?

Urriaren 05ean, 10:00etatik aurrera.

Kontseiluko elkarteen lehen topaketa.

Laister programa zintzilikatuko dugu.

Elkarte bakoitzeko 3 eta 6 pertsonaz (14 - 30 urte bitartekoak) osaturiko taldea.

 

 

 

 

 

Yajai! Kontseiluaren Aisialdiko Elkarteen Mahaiaren bitartez antolatu da. Bat egin nahi duzu, honelako ekintza gehiago antolatzeko? Idatziguzu!

BATU NAHI NAIZ

Egin kilk irudian handiagoa ikusteko!

Aise eta Denbora Libreko Mahaia elkarteez osaturiko lan talde bat da. Honetan gizartean elkarteok dugun errekonozimendu eta ikusgarritasuna handitzeko jarduerak pentsatu eta antolatzen ditugu.

UDAN ZEHAR MAHAIA EZ DA BILDUKO, BAINA URRIRAKO SORPRESA BATEAN LANEAN JARRAITZEN DUGU!

Laugarren Topaketaren akta: LAUGARREN TOPAKETAREN AKTA (2019/05/20)

Hirugarren Topaketaren akta hementxe duzue: HIRUGARREN TOPAKETAREN AKTA (2019/04/10)

Bigarren topaketan aurten egingo dugun jarduera erabaki genuen: elkarteen arteko topaketa handia. Gehiago jakin nahi duzu? Irakurri jasotako akta:

BIGARREN TOPAKETAREN AKTA (2019/02/13)  (Bakarrik gazteleraz adaukagu oraindik itzultzen prozesuan gaudelako).

Mahairen lehen bileran hurrengo helburuak erabaki genituen:

  1. Elkarteen ikusgarritasuna handitu eta gizarten dugun errekonozimendua areagotu.
  2. Elkarteen arteko harremanak sendotu eta aberastu.
  3. Elkarteetako bolondresen kudeaketa hobetu.

Bilera horretan landu eta erabaki genuena aktan irakurri dezakezu (lasai, ez da luzea):  LEHENENGO TOPAKETAREN AKTA (2019/01/23)

Helburu hauekin bat egiten duzu? Hauek errealitatera eramatea gustatu litzaizuke? Beste elkarteekin batera jarduerak egitea gustatuko litzaizuke? Ez eman buelta gehiago:

Hurrengo topaketa martxoak 20, 18:00etan Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan (Yanguas eta Miranda kalea 27 bis) izango da.

Zure zain egongo gara!

Close